San Ixidro

"Giza proban, 400 kiloko harria mugitu beharko dugu"

Noaua Aldizkaria 2026ko maiatzaren 14a

Herrian giza probaren tradizioa bizirik mantentzeko elkartu zen talde bat, eta orain, ostiral honetako, hilaren 15eko San Ixidro egunean lehiatuko dira Dema plazan. Binaka aterako diren arren, bakarkako lehia izango da, eta herrikideak sortuko den giroaz gozatzea espero dute. Ostiral goiz osorako hainbat ekimen antolatu ditu Alkartasuna kooperatibak.

Ostiral goiz parterako ekitaldi sorta antolatu du Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak, hilaren 15eko San Ixidro eguna tarteko. Ez da faltako, trikiti doinurik ezta jan-edanik ere, zerbitzatuko duten hamaiketako goxoaren bidez. Ane Labaka eta Beñat Gaztelumendi bertsotan ariko dira.

Goiza, bertsoek eta trikiti doinuek giroturiko bazkaritan amaituko dute aurten, ospakizunen eremu ondoan, Patri jatetxean. Otordurako txartelak eskuragarri izango dituzue aipatu jatetxean bertan nahiz Alkartasuna kooperatiban.

Horrez gain, urtero herri kiroletako erakustaldiren bat antolatu ohi dute. Aurtengoan herritarrak izango dira protagonistak; zehazkiago esanda, lau herrikide; Iurgi Mendiluze, Imanol Zaldua, Gabriel Sarasola eta Iñaki Portularrume. Laurak giza proban lehiatuko dira binaka. Hemen, hedabide honek Iurgi Mendiluzerekin izandako elkarrizketa:


Nola hasi zineten giza proban parte hartzen?
Aspalditik dator. Taldekako giza proban hasi ginen, eta gerora, taldea osatzeko arazoak izan genituen. Geldi egon gi-nen, eta San Ixidro eguneko lehia bururatu zitzaigun, eta laukote bat elkartu ginen. Ge-roztik, hemen gabiltza. Nirekin batera Imanol Zaldua, Gabriel Sarasola eta Iñaki Portularru-me lehiatuko dira.

Nolakoa izango da San Ixidro eguneko lehia?
Bakarkako lehia izango da. Binaka aterako gara, baina batak bestearekin ez dauka zer ikusirik. Bi harri izango ditugu lehia egunerako, eta plaza bitan banatuta egongo da. Lehiakide bakoitzak bi harriekin egin beharko du proba, hamar minutu egin beharko ditu harri bakoitza-rekin. 10 minutuko bi txanda izango dira, eta plaza gehien egiten dituena izango da txapelduna. Gutxi gorabehe-ra 40 minutu eta ordubete bitarteko lana izango dela uste dugu, eta horrela jen-dearentzat ere ikusgarriagoa dela uste dugu.

Zenbat pisatzen du mugitu behar duzuen harriak?
400 kiloko harria mugitu behar dugu.

Eguraldiak eragin dezake lehia-tzerako orduan?
Eguraldi txarra edo euria bal-din badago, nekezagoa da harria ibiltzea. Plaza honek (Dema plazak) duen berezi-tasun bat harriak lurrarekin hartuta daudela. Orduan, bustitzen baldin bada, harriak gehiago mugitzen dira, guk tiratu behar dugun harria gehiago itsasten da lu-rrera, gu ere gehiago irristatzen gara, eta orduan, arriskutsua-goa eta zailagoa da harria mugitzea.

Herrian San Ixidro egunean lehia-tzeak presioa suposatzen du zuentzako?
Herrian egin nahi genuen, giza probaren inguruan hitz egin zedin. Nik uste egun polita dela bai helduentzako bai haurrentzat sortuko den giro hori bizitzeko.

Nolako harrera izan du herrian? Jendea gerturatu zaizu galde-tzera giza probaren inguruan?
Horrela galdezka zuzenean ez. Baina, entrenatzen ikus-ten gaituztenean galdetzera hurbiltzen dira. Jendeari ho-rrelako poz bat pizten zaio San Ixidro egunean lehiatu behar garela esaten diegu-nean.

Eta umeek probatu ahal izango dute egunean bertan?
Ez, berez ez dugu horrelakorik pentsatu. Egia da Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak bai antolatzen dituela horrelako gauzak. Berdina ez den arren, eskolaz-eskola ibiltzen dira umeek ere probatu dezaten, eta tradizio honekin jarraitu dezaten.

Herri kiroletaz hitz egin duzu, giza proba bakarrik egiten duzue ala besteren bat ere egiten duzue?
Ez, momentuz herri kiroletan giza proban bakarrik gabiltza, eta gainera, maila honetan bakarrik. Momentuz behintzat, ez gara inolako txapelketeta-ra edo antzekoetara joan lehia-tzera.


San Ixidro Eguna
Maiatzak 15, ostirala
10:00
Esnadeia herrrian zehar Ostolaza eta Larrañagarekin.
11:30 Hamaiketako herrikoia plazan.
12:00 Bertsolariak: Ane Labaka eta Beñat Gaztelumendi 
12:30 Giza proba binaka: Iurgi Mendiluze, Imanol Zaldua, Gabriel Sarasola eta Iñaki Portularrume.
14:30 Bertso-trikiti bazkaria Patri jatetxean (bazkarirako txartelak salgai Patri eta Alkartasunan).

Antolatzailea: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.