Asteazkenean belaunaldi gazteenak lehiari ekin ostean, helduen txanda ostiral eta larunbat honetan. Izan ere, maiatzaren 15ean eta 16an jokatuko dira Usurbilgo 53. Txapelketako helduen mailako lehen neurketak.
Final zortzirenei segida emango zaie maiatzeko azken asteburuan. Orduan hasiko dira lehiatzen, helduen mailan herri honek izango duen ordezkaritza; Xabier Santxo herritarra eta Julen Urruzola. Gazteen mailan Aiert Aburuzak eta Aimar Alejok ordezkatuko dute Usurbil, gaur bertan jokatuko duten lehen neurketarekin. Ekainaren 5eko eta 12ko asteburuetan final laurdenak jokatuko dira, ekainaren 19an finalerdiak eta, azkenik, aipatu moduan, uztailaren 2an finalak.
Herriartekoa
Bestalde, herri hau aurtengoan ere Gipuzkoako Herriartekoan lehiatuko da. Lehen neurketak igande honetan, maiatzaren 17an jokatuko dituzte herrikideek Eibarko Astelenan; final zortzirenak hain zuzen. Hurrengo astean, etxean, Usurbilen lehiatuko dira eibartarrekin. Pagazpetik honako deia egin dute: "jendea animatzera joan dadin deia egin nahi dugu elkartetik, itzulerarako emaitza ona ekar dezagun joanekoan". Udalerri hau Pagazpe elkarteko pilotariok ordezkatuko dute: kadeteetan Ekain Alejok eta Markel Alejok; gazteetan, Aimar Alejok eta Enaitz Errastik; nagusietan, Xabi Santxok eta Iñigo Ibargoienek.
GRABNI Txapelketa
Pilota txapelketei lotutako azken oharra segidan. Izan ere, bukatu berri da federazioen arteko GRABNI Txapelketa, Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiko, Iparraldeko, Nafarroako eta Errioxako selekzioak lehian jartzen dituena. "Gipuzkoa hirugarren izan da ezker horman eta laugarren sailkatu da trinketan (Nafarroak irabazi du ezker horman eta Iparraldek trinketan)", Gipuzkoako Pilota Federazioaren esanetan.
Zenbait herrikideek parte hartu dute txapelketa horretan: eskuz, Miriam Arrillaga Belokik Behar Zana taldearekin eta Xabier Santxo Sagardiak Pagazpe taldearekin; egokituan, Beñat Lizaso Muxikak Kemen taldearekin.
Pilota
Maiatzak 15 ostirala
18:00 Infantilak 3. mailan binaka: Pagazpe 2-Mundarro
19:00 Usurbilgo Txapelketa, nagusiak: Rekalde-Errasti (Oberena-Pagazpe)-Txoperena-Goikoetxea (Leitza)
Maiatzak 16 larunbata
18:00 Usurbilgo Txapelketa, nagusiak: Olaizola-Aranguren (Eple)-Altuna-Etxeberria (Tolosa)
Cestau-Erasun (Behar Zana) - Olaizola-Iturbe (Abantzu/Zaldua)
Kadete 2. mailan, lau t'erdiko
txapelketa:
-Pagazpe (Alejo E.)
-Bergara (Muruamendiaraz)
20:30 Gipuzkoako txapelketa: Jubenil 1. mailan, lau t'erdian: Pagazpe (Errasti)-Tolosa
Maiatzak 17, igandea
16:30 Gipuzkoako Herriartekoa, Eibarko Astelehenan: Eibar-Usurbil.