Asteburuko neurketak iragartzearekin batera, hurrengo denboraldirako izen-ematea ireki du Usurbil F.T.-k

Noaua Aldizkaria 2026ko maiatzaren 15a

Hamahiru futbol neurketa jokatuko ditu 50 urte betetzear dituen Usurbil F.T.-k asteburuan zehar. Gogoan izan, 2025-26 denboraldia amaitzear duten honetan, hurrengora begirako izen-emateko epealdia zabaldu dutela.

Amaitzear dute herriko kirol taldeek 2025-26 denboraldia. Dagoeneko hurrengo 2026-27 kirol urtera begira dira. Horixe da hain zuzen, 50 urte betetzeko ospakizun ziklo betean den Usurbil F.T.-ren egoera. Izan ere, futbol taldeen bilgunetik aditzera eman dutenez, hurrengo denboraldirako matrikulazio epealdia zabaldu dute, adin tarte hauetakoentzat:
-Futbol Eskola: 2015-18 urte artean jaiotakoentzat.
-Infantilak: 2013-14 urte artean jaiotakoentzat.
-Kadeteak: 2011-12 urte artean jaiotakoentzat.
-Jubenilak: 2008-10 urte artean jaiotakoentzat.
-Seniorrak: 2007aren aurretik jaiotakoentzat.

Maiatzaren 31ra arteko tartea ezarri dute hurrengo denboraldirako izena emateko Usurbil F.T.-n. Horretarako, telematikoki bideratu beharko da matrikulazioa, lotura honen bidez: Usurbil F.T., matrikulazioa

Asteburura begira, bestalde, honako neurketa hauek iragarri ditu Usurbil F.T.-k:

Futbola
Haranen
Maiatzak 16, larunbata
09:00 Infantil Neskak F-8: Usurbil FT-Intxaurdi KE C
10:30 Infantil mutilen 1. maila, eskolartekoa: Usurbil FT C-Zestoa KB
12:00 Kadete emakumezkoen 1. maila: Usurbil FT-Tolosa CF C
16:00 Jubenil gizonezkoen 1. maila: Usurbil FT B-Kostkas CD C

Maiatzak 17, igandea
16:00 Gorengo erregional maila, emakumezkoak: Usurbil FT-Amaikak Bat KE

Haranetik kanpo
Maiatzak 16, larunbata
09:00 Infantil mutilen 1. maila, eskolartekoa: Amara Berri KE-Usurbil FT
10:30 Infantil mutilen 1. maila, eskolartekoa: Allerru KE-Usurbil FT B
15:30 Jubenil gizonezkoen ohorezko maila: San Marcial CD-Usurbil FT
16:00 Gizonezkoen gorengo erregional maila: Urnieta CD-Usurbil FT
16:15 1. erregional gizonezkoak: Ikasberri KE B-Usurbil FT B

Maiatzak 17, igandea
09:00 Kadete emakumezkoen 1. maila: Oiartzun KE B-Usurbil FT B
09:45 Kadete gizonezkoen 1. maila: Texas Lasartearra CF-Usurbil FT
10:00 Infantil neskak F-8: Mariño Real Union B-Usurbil FT B