San Ixidro Eguneko ospakizun goiza gaur

Noaua Aldizkaria 2026ko maiatzaren 15a

Maiatzaren 15a heltzearekin batera, Alkartasuna kooperatibak ekimen sorta antolatu du ostiral goiz honetarako.

Ostiral goiz parterako ekitaldi sorta antolatu du Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak, hilaren 15eko San Ixidro eguna tarteko. Ez da faltako, trikiti doinurik ezta jan-edanik ere, zerbitzatuko duten hamaiketako goxoaren bidez. Ane Labaka eta Beñat Gaztelumendi bertsotan ariko dira.

Goiza, bertsoek eta trikiti doinuek giroturiko bazkaritan amaituko dute aurten, ospakizunen eremu ondoan, Patri jatetxean. Otordurako txartelak eskuragarri izango dituzue aipatu jatetxean bertan nahiz Alkartasuna kooperatiban.

Horrez gain, urtero herri kiroletako erakustaldiren bat antolatu ohi dute. Aurtengoan herritarrak izango dira protagonistak; zehazkiago esanda, lau herrikide; Iurgi Mendiluze, Imanol Zaldua, Gabriel Sarasola eta Iñaki Portularrume. Laurak giza proban lehiatuko dira binaka.

San Ixidro Eguna
Maiatzak 15, ostirala
10:00
Esnadeia herrrian zehar Ostolaza eta Larrañagarekin.
11:30 Hamaiketako herrikoia plazan.
12:00 Bertsolariak: Ane Labaka eta Beñat Gaztelumendi 
12:30 Giza proba binaka: Iurgi Mendiluze, Imanol Zaldua, Gabriel Sarasola eta Iñaki Portularrume.
14:30 Bertso-trikiti bazkaria Patri jatetxean (bazkarirako txartelak salgai Patri eta Alkartasunan).

Antolatzailea: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.