Txirikordak 2 urte

The Hastelen´s taldearen itzulera, ohorezko gonbidatuarekin

Noaua Aldizkaria 2026ko maiatzaren 17a

The Hastelen´s herriko taldeak girotu du Txirikorda belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioaren bigarren urtemuga festa.

Ez da falta izan jan-edanik, jolaserako tarterik, buruhandien bueltan korrika egiteko aukera ere izan da... Eta, noski, Txirikorda belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioaren 2. urtemuga festa ere musikatu dute. Horretaz arduratu dira irudiotan dituzuen The Hastelen´s herriko taldeko kideak: Alex de Miguel, Iñaki Zugasti, Joxean Anduaga, Adolfo eta Alex Romero, Gaizka Lasa eta Ainhoa Pikabea.

Denetariko abesti ezagunen bertsioak entzun, eta haiekin abestu eta dantzatzeko aukera izan da. Emanaldi horretan zehar, ordea, bizi izan da une berezirik ere. Izan ere, garai bateko kide izandako Jon Azpiazu gonbidatu nahi izan du taldeak tartetxo batean, haiek sortutako abestia kantatzera. Berezi askoa izan da une hori, taldean bizi izandako garaia berritzeko une aproposa, modu ezinhobean. Gogotik sentituz abestu dute The Hastelen´s taldekoek Txirikordaren bigarren urtemuga festaren testuinguruan.