Ziztu bizian igaro dira Itzulia Women lasterketako partaideak

Noaua Aldizkaria 2026ko maiatzaren 17a

Itzulia Women lasterketako parte hartzaileek udalerri hau zeharkatu dute igande eguerdi honetan.

Igande eguerdi honetan 13:00ak aldera jasotako irudiak dituzue segidan. Txirrindularitza proba entzutetsu baten zeharbidea izan da udalerri hau, beste urte batez. Izan ere, Itzulia Women ekimeneko parte hartzaileak igaro dira N634 errepidetik barrena. Donostia aldetik heldu dira eta Txikierditik Aginagarako bidea egin dute aipatu errepidean zehar, Mendizorrotz aldera igo aurretik.

Donostian hasi eta amaitu da emakumezko txirrindularien lasterketaren hirugarren eta azken etapa. 113,1 kilometro luze zituen etapa horrek Gipuzkoako hiriburuaz gain, Hernani, Astigarraga, Oiartzun, Errenteria, Lezo, Hondarribia, Irun, Orio eta Igeldo zeharkatu ditu. Orotara, 19 talde lehiatu dira aurtengo edizioan, "gehienak emakumezkoen nazioarteko txirrindularitzako gorengo kategoriakoak". Haietatik "13 ekipo UCI Women’s WorldTeam kategoriakoak dira, eta beste 6 UCI Women’s ProTeam kategoriakoak. Parte hartzaileen artean, batzuk tropeleko egitura sendoak dira, eta beste batzuk, hazten ari diren proiektuak". Udalerri hau zeharkatzen ikusi ditugu taldeotako txirrindulariak: AG Insurance Soudal Team, Canyon-SRAM Zondacrypto, Cofidis Women Team, EF Education Oatly, FDJ United-Suez, Fenix-Premier Tech, Hitec Products-Fluid Control, Human Powered Health, Laboral Kutxa-Fundación Euskadi, Lidl-Trek, Liv-AlUla-Jayco, Ma Petite Entreprise, Movistar Team, St Michel – Preference Home – Auber93, Team Picnic PostNL, Team SD Worx-Protime, UAE Team ADQ, Uno-X Mobility, Vini Fantini – BePink.

Bistan denez, lasterketa honi tokia egiteko tarte batez itxi egin behar izan dute, aurreikusia eta ohartarazia zegoen moduan, N634 errepidea.

Euskal Telebistak zuzenean eskaini du hirugarren eta azken etapa hau. Ondoko lotura honetan ikus dezakezue osorik; tartean, Itzulia Women ekimeneko parte hartzaileek udalerri honetan barrena egindako bira: https://etbon.eus/w/txirrindularitza-itzulia-emakumeak-2026-3-17944020