Gutxitan ikusi zitekeen hitzordua Usurbilgo frontoian, igande honetan, maiatzaren 17an. Emakumezkoen goi mailako pilota txapelketa zuzenean jarraitzeko aukera izan da gaur eguerdian.
Usurbilgo udalak eta Emakumeak Master Cup elkarteak emakumezkoen San Fermin txapelketako kanporaketa bat antolatua zuten. Jaialdi horren bitartez, emakumezkoen esku pilota "ikustarazteko eta sustatzeko" baliatu nahi zuten antolatzaileek.
Jaialdiko partidarik esanguratsuena, Etxegarai-Gaminde bikoteak Sagardui-Arrillagaren aurka jolastuko dutena zen. Izan ere, lau pilotari horiek palmares handia dute. Etxegarai hiru hiriburuetako txapelketako irabazlea da; Gaminde egungo binakako eta banakako txapelduna da; Sagardui egungo binakako txapelduna da; eta Miriam Arrillaga usurbildarra binakako eta lau eta erdiko txapeldun izandakoa da.
Partida horren aurretik, promesa mailako pilotarien arteko partida bat jokatu da, harrobiko neskei aukera emateko. Partida hori Arruti-Iparragirre eta Zabala-Lizarralde bikoteen artekoa izan da.