Aurtengo ordenantza fiskaletan txertatzea onarturiko azken aldaketak jendaurrean

Noaua Aldizkaria 2026ko maiatzaren 18a

Iazko urte amaieran onarturiko ordenantza fiskaletan apirilaren 30eko osoko bilkuran udalbatzak onartzea txertaturiko zortzigarren aldaketen behin-behineko onespenaren berri eman eta jendaurrean jartzea erabaki du Usurbilgo Udalak, astelehen honetako, maiatzaren 18ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez jakinarazi duenez.

Iazko abenduan onarturiko aurtengo ordenantza fiskalen baitan, bi aldaketa txertatzea hasieraz onartu zuen udalbatzak, iragan apirilaren 30eko osoko bilkuran: batetik, 2023an hasitako bideari jarraiki, ikastaroetako prezioak eguneratzea eta ikastaro berrientzat (skatea, OKI edo oreka, koordinazioa eta indarra, emakumezkoei zuzendutako oinarrizko indar entrenamendua eta entrenamendu funtzionala) prezio publiko berriak sortzea.

Behin-behinean hartutako erabaki hura jendaurrean jarri asmo zutela jakinarazi zuten. Hala izango da. Izan ere, astelehen honetako, maiatzaren 18ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu du Usurbilgo Udalak joan den hilabete amaieran udalbatzak hartutako erabaki hura.

Iragarki horren bidez ohartarazi duenez, erabaki hori aztertu nahiz erreklamazioak aurkezteko 30 laneguneko epealdia zabalik izango da, bihartik, hilaren 19tik zenbatzen hasita. "Jendaurreko informazio epea erreklamazio edo iradokizunik gabe igaroko balitz, erabakiak behin betikoak joko dira akordio berriak hartzen ibili gabe", berri eman du Udalak.