Sagardo Eguna

Auzolanerako deia datorren Sagardo Egunerako

Noaua Aldizkaria 2026ko maiatzaren 18a

Igande honetan, maiatzaren 24an ospatuko den 43. Sagardo Egunez auzolanerako deia egin dute antolatzaileek.

Atzerako kontaketa betean sartuak gara jada. Usurbildarren urteko jaiegun nagusia ate joka dugu berriz. Izan ere, igande honetan, maiatzaren 24an ospatuko da 43. Sagardo Eguna. Jaialdi honek ezinbestekoa izan du ibilbide luze hau egin ahal izateko auzolana, oraingo honetan, ere derrigorrezkoa izango duena. Berriki, aurreko herrikide taldearen lekukoa hartutako egungo Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunek hilabeteak daramate jaialdi hau prestatzen. Baina hitzordurako apain jantzitako boluntario sare handiagoa beharko dute igandera begira, jaialdiko azpiegituren muntaketan eta desmuntatzean parte hartu nahiz jaialdian zehar sagardoa zerbitzatzeko.

Goizeko 8:00ak aldera bildu ohi dira plazan prestaketa lanei ekiteko. 11:00etan aterako dute urteroko talde argazki handia eta goiza, bazkari baten bueltan borobilduko dute Udarregi ikastolan.

“Anima dadila jendea egunean bertan laguntzera, batez ere botatzaile izateko. Inork beste edozertan laguntzeko gogoa izanez gero” antolatzaileekin jar daiteke hartuemanetan. Instagramen aurki ditzakezue, @usurbilgosagardoeguna helbidean.

Segidan duzue bai 43. Sagardo Eguneko kartela, baita egitaraua ere:

43. Sagardo Eguna
Maiatzak 24, igandea
11:00
Botatzaileen argazkia.
11:30 Sagardo Egunaren irekiera.
Baserriko zein sagardotegietako sagardoa dastatzeko aukera. Horrez gain, pintxo aukera zabala. 
15:00 Botatzaileen bazkaria Udarregi ikastolan.
17:30-20:00 “JOSETO TA ALAYAK” Elektrotxaranga Usurbilgo kaleetan zehar. 

Oharra: 18:00-23:00 Emaginen gune morea.
Antolatzailea: Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak.