Zaintza ekosistemaren lan topaketa ostegunean

Noaua Aldizkaria 2026ko maiatzaren 19a

Zaintza eredua eraldatzeko herri hau egiten ari den bidearen baitan, bi hitzordu deitu dituzte egunotarako.

Hasteko, zaintza ekosistemaren lan topaketa egingo dute ostegunean, maiatzaren 21ean, 17:00etan Potxoenean. “Usurbilgo zaintza ekosistemako lantaldeak elkarren berri izan, iritziak trukatu eta aurrera begirako ekarpenak egiteko saioa izango da”, deitzaileen esanetan. 

Etika eta giza eskubideak pertsonen zaintzan
Bestalde, gai horiei lotutako bi hitzaldi antolatu ditu Matia Fundazioak Kalezarko Egurtzegin. "Giza eskubideen errespetua eta sustapena bermatzeko, erabakiak, laguntzak, jardun profesionalak eta pertsonen bizitza, konpromiso etikoek eta jarrera enpatikoek gidatu behar dituzte, tratu duina eta pertsonalizatua eman ahal izateko eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko”. Aipatu moduan, gai horietan oinarrituriko hitzaldiokin, “aurrez aipatutako gaiez jabetzea eta giza eskubide horiek urratzen diren egoerak identifikatzea da helburua. Lehenbizi, giza eskubideen gaia jorratzen da, gero etikarena. Komunitateari zuzenduriko saioak dira".
-Maiatzak 22: 10:30-13:00 Giza eskubideak. Hizlaria: Laura Fernandez, Matia Institutua.
-Maiatzak 29: 10:00-13:00 Etika. Hizlaria: Miren Iturburu, Matia Institutua.
Hitzaldien tokia: Egurtzegi.
Izen-ematea: https://labur.eus/yagiypih
Informazio gehiagorako: 688 695 082.
Antolatzailea: Matia Fundazioa.