Bidaia eta antzezlanak antolatu ditu Gure Pakeak

Noaua Aldizkaria 2026ko maiatzaren 19a

Gure Pakea elkarteak hiru ekintza antolatu ditu asteotarako; bi antzezlan eta txango bat Iruñeara.

Hiru ekintza antolatu ditu Gure Pakeak asteotarako; bi antzezlan eta egunpasa Iruñeara. Lerrootan dituzue xehetasunak:

Maiatzak 27, asteazkena
18:00
Zuentzat antzerki taldearen “No hay ladrón que por bien no venga” antzezlana Sutegiko auditorioan. “Jose Angel Maciasek zuzendua. Horrela aurkezten du konpainiak lan hau: "Lapur bat etxe batean sartzen da eta, ustekabean iristen diren telefono deien, maitaleen eta emazteen artean, pertsonaien desleialtasunak eta bizitza bikoitzak azaleratzen dira, errudunen zirkulu batean amaituz, non guztiek nahasmendua baliatzen duten beren sekretuak ezkutatzeko, lapur batek ere errebelazioak 'ekar' ditzakeela frogatuz”.

Ekainak 6, larunbata
09:00
Ohiko lekutik irteera Iruñeara.
-Hamaiketakoa: norbere kontura.
-Iruñea ezagutuko da turismo-gidari batekin.
-Bazkaria Doneztebeko Elortxuri jatetxean.
-Bazkalostean, norbere kasa paseoa, kafea...
Prezioa: 50 euro pertsonako.

Ekainak 13, larunbata
18:00
“¿Quién ha matado a Verónica?” Binahi antzerki taldearen emanaldia Sutegiko auditorioan.

Antolatzailea: Gure Pakea elkartea.