Zaletuei Usurbil babesteko deia, Gipuzkoako Herriartekoaren itzulerako neurketetan

Noaua Aldizkaria 2026ko maiatzaren 20a

Argazkia: Pagazpe.

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako itzulerako partidak jokatuko ditu herri honek etxean, maiatzaren 22an Usurbilgo frontoian. Zaletuei bertara joateko deia egin diete.

Abian dira Usurbilgo Pilota Txapelketa eta Gipuzkoako Herriartekoa. Azken horretan, joaneko partidak jokatu zituen herri honek hilaren 17an Eibarko Astelenan. Itzulerakoak ostiral honetan izango dira, hilaren 22an, arratsaldeko 19:00etan frontoian. Eibarren hiru partidetatik bat irabazi ostean, emaitzak iraultzeko zaletuei neurketok ikustera joateko deia egin diete. "Emaitzari buelta emateko zaleen beharra izango dugu. Aupa Usurbil!". 

Gogoan izan, udalerri hau Pagazpe elkarteko pilotariok ordezkatuko dute: kadeteetan Ekain Alejok eta Markel Alejok; gazteetan, Aimar Alejok eta Enaitz Errastik; nagusietan, Xabi Santxok eta Iñigo Ibargoienek. 

Herriartekoaz gain, udalerri mailako pilota txapelketa ere abian da. Hemen duzue, egunotan jokatuko diren pilota partiden agenda:

Pilota
Maiatzak 21, osteguna
Aginagako frontoian:
19:00 Jubenilak 2. Mailan, 4 1/2: Pagazpe (Alejo) - Aloña Mendi (Rodriguez)

Maiatzak 22, ostirala
Usurbilgo frontoian:
17:30 Infantilak 3. Mailan: Pagazpe - Soraluze
Alebinak 3. Mailan: Pagazpe - Aloña mendi 2
Infantilak 2. Mailan: Pagazpe - Intxurre 1

19:00 Herriarteko Txapelketa, itzulerako partiduak: Usurbil- Eibar. Partiden ordena: kadeteak, jubenilak, nagusiak.

Maiatzak 23, larunbata
Aginagako frontoian:
16:00 Alebin nesken topaketa Agina-gako frontoian.