Zubieta Lanbide Eskola
2026-27 ikasturterako aurrematrikulatzeko aukera izango da bertan maiatzaren 22ra arte. Zubieta Lanbide Eskolak erdi (Administrazio Kudeaketa, instalazio elektrikoak eta automatikoak, hozteko eta girotzeko instalazioak, Beroa Sortzeko Instalazioak, mekanizazioa, instalatze eta mantentze lanak) eta goi mailako zikloak (Administrazio eta Finantzak, Automatizazio eta Robotika Industriala, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa, Fluido Instalakuntzen eta Instalakuntza Termikoen Mantenua, Energia Eraginkortasuna eta Eguzki Energia Termikoa, Energia Berriztagarriak, Plataforma Anitzetako eta Web Aplikazioak Garatzea eta Jatetxe Arloko Zerbitzuen Zuzendaritza) eskaintzen ditu, eta horiekin batera, espezializazioak edota ikastaroak. Harremanetarako:
• 943 364 600
• lhusurbil.eus
Atalluko Oinarrizko Lanbide Heziketa
Atalluko Lanbide Heziketan ere maiatzaren 22ra arte aurrematrikulatu ahalko da, 2026-27 ikasturterako. Ile-apainketa eta estetika zein sukaldaritza eta jatetxe titulua eskuratzeko ikasketak eskaintzen ditu. Informazio gehiagorako:
943 360 465
• lhi@usurbil.eus
• olh.usurbil.eus
Usurbil F.T.
Amaitzear dute herriko kirol taldeek 2025-26 denboraldia. Dagoeneko hurrengo 2026-27 kirol urtera begira dira. Horixe da hain zuzen, 50 urte betetzeko ospakizun ziklo betean den Usurbil F.T.-ren egoera. Izan ere, futbol taldeen bilgunetik aditzera eman dutenez, hurrengo denboraldirako matrikulazio epealdia zabaldu dute, adin tarte hauetakoentzat:
-Futbol Eskola: 2015-18 urte artean jaiotakoentzat.
-Infantilak: 2013-14 urte artean jaiotakoentzat.
-Kadeteak: 2011-12 urte artean jaiotakoentzat.
-Jubenilak: 2008-10 urte artean jaiotakoentzat.
-Seniorrak: 2007aren aurretik jaiotakoentzat.
Maiatzaren 31ra arteko tartea ezarri dute hurrengo denboraldirako izena emateko Usurbil F.T.-n. Horretarako, telematikoki bideratu beharko da matrikulazioa, lotura honen bidez: Usurbil F.T., matrikulazioa
Zirimara
Zirimara egitasmorako izena eman ahalko da maiatzaren 24ra arte. "Jolas hezi programa, psikomotrizitatea, natur jarduerak, aurre-kirolak, kirola, saio bereziak, familia planak..." eta gehiago eskaintzen ditu bere sustapen lanean diharduten Usurbilgo Udalak, NOAUA! Kultur Elkarteak eta Udarregi ikastolak HH nahiz LH zikloetan diren haur eta gaztetxoentzat.
Zirimararen hurrengo ikasturtea urriaren 1ean hasi eta 2027ko maiatzaren 30era arte luzatuko da. Antolatzaileek prestaturiko ondoko kartelean dituzue izen-emateari nahiz ate irekien jardunaldiei buruzko xehetasunak:
Haur eskola
Apirilaren 20tik maiatzaren 8ra zehaztua zuen Usurbilgo Udalak 2026-27 ikasturterako haur eskolan matrikulatzeko epealdia. Tarte hori, datorren abuztu amaierara arte luzatzea erabaki du. Izan ere, ""0-1 eta 1-2 gelak eskainiko dira Partzuergoaren bidez. Izena emateko epean, ia osorik bete da 1-2 gela; 0-1 gelaren kasuan, berriz, gehiago dira hutsik gelditutako plazak". Ondorioz, "abuztuaren amaierara arte jaio daitezkeen haurrei izena emateko aukera emango zaie".
Udarregi ikastolan bideratu beharko da izen-ematea, Gernika ibilbidea 11n, Udalak egun haur eskola ikastolari esleitua baitio. "Familiek izen ematea Usurbilgo Udalaren eskaera inprimakia betez egin ahal izango dute". Informazio gehiago, bideotatik jaso ahalko duzue: 943 36 12 16 telefono zenbakian edo haurreskola@udarregi.eus helbidean.
Deialdia, 2025ean eta 2026an jaiotako haurren gurasoei edo legezko tutoreei zuzendua dago.
Usurbil K.E.
Julen Lejardi eskubaloi kanpusa antolatu du Usurbil K.E.-k. Aurtengo edizioa ekainaren 22tik 26ra izango dela iragarri du Usurbil Kirol Elkarteak, 09:30-12:30 artean. Lehen Hezkuntzako eta DBH 1-2 mailetakoei zuzendua egongo da. “Jarduera fisikoa eta eskubaloia modu ludiko eta dibertigarrian ezagutaraztea izango da” helburua. Antolatzaileen esanetan, “parte-hartzaileek kirol honen oinarriak landuko dituzte jolas, dinamika eta jarduera entretenigarrien bidez, giro atsegin eta hezitzaile batean”. Ekimenak iraungo duen egun horietan “gonbidatu bereziren bat” agertu daitekeela iragarri dute, gazteak poztu ditzakeena. Izen-ematea zabalik dute esteka honetan: https://forms.gle/gWvYsDbLQuSLLUhh9
Zumarte Musika Eskola
Maiatzaren 25etik 29ra matrikulatu ahalko duzue 2026-27 ikasturterako Zumarte Musika Eskolan, telematikoki zumarte.eus atariaren bidez edota presentzialki, asteartean hilaren 26an eta ostegunean hilaren 28an, 10:00-12:30 artean eta 18:00-19:00 artean, musika eskolaren egoitzaren bulegoan.
Badira zenbait berrikuntza hurrengo ikasturteko eskaintzan. Hainbat instrumentuetan trebatzeko aukera izango da; oraingo honetan, baita alboka jotzen ikasteko aukera eskainiko dute. Gainerakoan, biolina, eskusoinua, flauta, gitarra, kantu teknika, klarinetea, organoa, panderoa, perkusioa, pianoa, saxofoia, trikitixa, tronpeta, tronboia eta txistua izango dira aukeran.
Horrez gain, 0-3 adin tarteari zuzenduriko musika izango da eskaintza horretan txertaturiko beste berrikuntza. 4-7 urte artekoei zuzenduriko Musika Txokoa, musika mintzaira, abesbatza eta talde instrumentalak, hortxe Zumarteren hurrengo ikasturterako eskaintza osoa.
Informazio gehiago bideotatik jaso ahalko duzue:
zumarte.eus
bulegoa@zumarte.eus
943 371 594
Kale Nagusia, 45
Jakin Jardunaldia
"Euskara esanindartzeko bidean: adierazkortasuna euskaraz lantzeko eztabaidak, gakoak eta hautuak" izeneko ekainaren 18ko eta 19ko Jakin Jardunaldian matrikulatzeko aukera duzue. Hemen, xehetasunak:
Izenburua: "Euskara esanindartzeko bidean: adierazkortasuna euskaraz lantzeko eztabaidak, gakoak eta hautuak".
Noiz: ekainak 18, 19.
Ordutegia: ekainaren 18an, 09:00-17:30 artean eta hilaren 19an, 09:30-14:30 artean.
Matrikulazio epealdia: maiatzak 11-ekainak 16.
Ordu kopurua: 15.
Egitaraua:
Ekainak 18, osteguna
08:45-09:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:00-09:30 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena:
-Agurtzane Solabarrieta Mesa (Usurbilgo alkatea).
-Aitor Bengoetxea Alkorta (UEUko zuzendaria).
-Haritz Azurmendi Arrue (Jakineko kidea).
09:30-10:15 Hizkuntzari gorputza nola eman. Literatura eta ahozkotasuna:
Miren Amuriza Plaza (Idazlea eta bertsolaria).
10:15-11:00 Zein da mariokerren mintzoa? Sexu-genero disidenteak berba bila:
-Amaia Alvarez Uria (Literatur ikertzailea eta irakaslea).
-June Fernandez Casete (Kazetaria).
11:00-11:30 Atsedenaldia.
11:30-12:15 Adierazpen askatasunerantz, adierazpen eskastasuna gaindituz:
-Kike Amonarriz Gorria (Soziolinguista, umoregilea eta telebista aurkezlea).
12:15-13:30 Mahai-ingurua: hizkuntz teknologiak euskara adierazkorra lantzeko tresna gisa.
-Naiara Perez Miguel (HiTZ zentroko eta Ixa taldeko ikerlaria, EHUn).
-Orai-Elhuyar
-Leire Lison Nicuesa (Badalab-eko kidea).
13:30-15:15 Bazkaltzeko tartea.
15:15-17:30 '‘Esatearen ederra'’. Ahozkotasuna lantzeko esperientziatik zenbait gogoeta + saio praktikoa:
-Julia Marin Arteaga (Itzultzailea eta ahozkotasunean aditua).
Ekainak 19, ostirala
09:15-09:30 Hasiera.
09:30-10:30 Kulturen hizkerak, hizkeren kulturak: hautu linguistiko-ideologikoak kulturgintzan.
Iratxe Retolaza Gutierrez (Literatur kritikaria eta ikertzailea).
10:30-11:45 Mahai-ingurua: euskarazko adierazkortasuna lantzeko ereduak eta bideak euskara idatzian.
-Garazi Arrula Ruiz (Idazlea, itzultzailea eta editorea).
-Gorka Bereziartua Mitxelena (Idazlea eta kazetaria).
-Danele Sarriugarte Mochales (Idazlea eta itzultzailea).
11:45-12:15 Atsedenaldia.
12:15-13:30 Mahai-ingurua: euskarazko adierazkortasuna ikus-entzunezko forma berrietan.
-Lander Arretxea Bereziartua (Hiru Damatxoko kidea eta Linbo-ko zuzendaria).
-Ana Sarria Muxika (BADA Ipar EHko gazte hedabideko kidea eta kazetaria).
-Martin Ziarrusta Sanz (Belarrijana podcasteko aurkezlea eta musikaria).
13:30-14:30 Itxiera ekitaldia.
Informazio gehiago eta izen-ematea: ueu.eus
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, Jakin, UEU.