Hainbat formazio, ikastaro eta tailer begi-bistan

Noaua Aldizkaria 2026ko maiatzaren 20a

Hainbat ikastaro eta formazio saio antolatu dira hurrengo asteotarako. Lerrootan dituzue xehetasunak.

Beterri Buruntza mankomunitatea
Beterri Buruntza Mankomunitateak “Konektatuz” izeneko ekitaldiaren laugarren edizioa antolatu du. Ostegun honetan izango da, maiatzaren 21ean, 13:00etan Astigarragako Erribera Kulturgunean, Laboral Kutxaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin eta Gipuzkoako Emakume Enpresari, Profesional eta Zuzendarien Elkartearekin (ASPEGI) lankidetzan. “Oraingo honetan, jardunaldiak Beterri-Buruntzan jarriko du arreta, eta bertako emakume erreferenteak bilduko ditu mahai-inguru batean, moderatzailea Nerea Basurto Arraztio izango delarik”, antolatzaileen esanetan.

Mahainguruan kideok parte hartuko dute: Alaitz Tolosa Irazustak (Talleres Mitxelena S. Coop.-eko Proiektu Estrategikoen arduradunak), María Herrero Eizmendik (Herrekor S.L.U.-ko gerenteak), Norexis Carilin Orellanas Araujok (Chimeneas Erre Berri S.L.L.-ko bazkideak), Silbia Roson Goikoetxeak (Laboral Kutxaren Hernaniko bulegoaren zuzendariak) eta Sonia Valor Cuadradok (Baihome Higiezinen zerbitzuen sortzaileak). “Ekitaldia hausnarketarako, inspiraziorako eta konexiorako gunea da, lurralde ezberdinetara hurbiltzea eta Gipuzkoako esparru ekonomiko, profesional eta sozialean emakumeen talentua, lidergoa eta ekarpena balioestea helburu duena. Oraingo honetan, jardunaldiak Beterri-Buruntzan jarriko du arreta, eta bertako emakume erreferenteak bilduko ditu mahainguru batean, moderatzailea Nerea Basurto Arraztio izango delarik”.

Hitzordu honen bidez, “Mankomunitateak eta ASPEGIk topaketa-guneak bultzatu nahi dituzte, emakume erreferenteak ikusarazteko, esperientziak partekatzeko eta lurraldeko emakume profesional eta enpresarien arteko laguntza- eta lankidetza-sareak sortzeko”. Ekitaldira esteka honetan doan izena emanda joan ahalko da: https://labur.eus/f29a8b7i


Bestalde, “Parekatu” izeneko atzerriko ikasketa eta formakuntza-ibilbideen homologazioarekin laguntzeko doako prestakuntza saioak antolatu ditu Beterri-Buruntza mankomunitateak; hurrengoa, maiatzaren 26an (Lasarte-Oriako Antonio Mercero espazioan, 10:00-12:00 artean). Prozesu horri buruzko informazioa eta orientazioa eskainiko ditu Beterri Buruntza mankomunitateak Bidez-Bide elkarteko aditu baten eskutik, “aurrez aurreko bi orduko tailerren eta aukerako 30 minutuko banakako aholkularitzaren bidez”. Beterri-Buruntzan bizi eta ikasketak atzerrian egindakoei zuzendurikoak izango dira saiook. Tailerrotarako izena esteka honen bidez eman daiteke: https://forms.gle/e49qNCeFvX78ffpn7 . Bestalde, interesa izan baina aipaturiko ordutegian joan ezin dutenak enplegua@beterriburuntza.eus helbidean jar daitezke hartuemanetan mankomunitatekoekin.

Bestalde, "enpresa-kudeaketa" ikastaroa antolatu dute aipatu mankomunitateko Enpresa eta Sustapen sailetik, "pertsona ekintzaile eta mikroenpresetako enpresarientzat. Helburua parte-hartzaileei ideia/enpresa inguruko hausnarketa eta negozioen kudeaketa eraginkorra egiteko erremintak ematea da". Maiatzaren 6tik ekainaren 17ra zazpi enpresa-kudeaketa tailer eskainiko dira, asteazkenetan. "Tresna praktikoak" eskainiko dituzte, "zure negozioa erraz martxan jartzeko", Beterri-Buruntza mankomunitatetik azaldu dutenez. Honako hauek dira eskainiko diren saioak:
-Maiatzak 20: "Merkatuaren azterketa eta marketin ekintzak nire bezeroarengana iristeko".
-Maiatzak 27: "Nire negozioaren zenbakiak: Finantzak erraz!".
-Ekainak 3: "Negozioaren alderdi juridiko nagusiak".
-Ekainak 10: "Negozioaren zerga betebeharrak":
-Ekainak 17: "Zer dakar autonomo izateak? Ditudan betebeharrak eta eskubideak".


Tailer guztiak presentzialak izango dira eta Urnietako Pintore kalea 3an eskainiko dira, 9:30-13:30 artean. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, plaza kopurua mugatua da. "Eskualdeko enpresa proiektuak edota eskualdeko ekintzaileak lehenetsiko dira. Bestalde, izen-emate hurrenkera errespetatuko da eskabideak onartzeko". Izena esteka honetan eman ahalko da: enpresa-kudeaketa ikastaroa

Azkenik, "Lanaren Zentzua" izeneko egitasmoa abiarazi du mankomunitateak. "Egitasmo horrek enpresei aukera ematen die lan-ingurune osasungarriagoak eraikitzeko, pertsonen ongizatea erdigunean jarriz eta antolaketa-eredu berritzaileak sustatuz. Besteak beste, barne-komunikazioa hobetzeko, lidergo ereduak berrikusteko eta lanaren esanahia partekatzeko tresnak eskaintzen ditu, enpresa bakoitzaren errealitatera egokituta. Halaber, egitasmoak ikuspegi praktikoa eskaintzen du, enpresek beren eguneroko jardunean aplikatu ditzaketen neurriak identifikatzeko eta ezartzeko laguntza emanez, diagnostiko zehatz batetik abiatuta".  Ildo horretan, mankomunitatekoen esanetan, "Beterri-Buruntzako enpresek, gainera, laguntza eta orientazioa jasotzeko aukera dute bide horretan aurrera egiteko, egoeraren azterketa batetik abiatuta eta hobekuntza-aukerak modu zehatzean identifikatuta. Ez hori bakarrik, prozesu honek enpresa bakoitzaren behar espezifikoetara egokitutako ibilbide-orri bat garatzea ahalbidetzen du".  Informazio gehiago bideotatik eska daiteke: enpresa@beterriburuntza.eus
943 24 45 23


Etika eta giza eskubideak pertsonen zaintzan
"Giza eskubideen errespetua eta sustapena bermatzeko, erabakiak, laguntzak, jardun profesionalak eta pertsonen bizitza, konpromiso etikoek eta jarrera enpatikoek gidatu behar dituzte, tratu duina eta pertsonalizatua eman ahal izateko eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko. Gai hauetan oinarrituz, Matia Fundaziotik, hitzaldi hauek antolatu ditugu. Horien bidez, aurrez aipatutako gaiez jabetzea eta giza eskubide horiek urratzen diren egoerak identifikatzea da helburua. Lehenbizi, giza eskubideen gaia jorratzen da, gero etikarena. Komunitateari zuzenduriko saioak dira".

Bi saio antolatu dituzte:
-Maiatzak 22: 10:30-13:00 Giza eskubideak. Hizlaria: Laura Fernandez, Matia Institutua.
-Maiatzak 29: 10:00-13:00 Etika. Hizlaria: Miren Iturburu, Matia Institutua.
Hitzaldien tokia: Egurtzegi.
Izen-ematea: https://labur.eus/yagiypih
Informazio gehiagorako: 688 695 082.
Antolatzailea: Matia Fundazioa.


Aginagako guraso elkartea
Aginagako San Praixku guraso elkarteak ekintza hauek antolatu dituela jakinarazi dio hedabide honi, ekainaren 1etik 19ra, 15:00-16:15 artean:

Astelehen eta asteazkenetan:
• Eskupilota HH5etik gorako haurrentzat. Prezioa, haur bakoitzeko: 30 euro.

Astearteetan:
• Yoga HH4tik gorako haurrentzat. Prezioa: 20 euro.

Ekainak 11, 18, ostegunak:
• Orientazio erronkak LH 1-6 artekoentzat. Prezioa, haur bakoitzeko: 25 euro.
• Izen-ematea: 639 902 952.
• Antolatzailea: Aginagako San
Praixku guraso elkartea.


KzGunea
Maiatzaren 3az geroztik eta hilabete hau amaitu artean, arratsaldez, 16:00-20:00 artean irekiko dute. Hona hemen, bertara datozen ikastaroen berri:
-Ekainak 1-9, 09:00-11:00 "Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi".
-Ekainak 10-12, 09:00-11:00 "WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean".
-Ekainak 15-16, 09:00-11:00 "Argazkiei ukituak eman zure smartphonearekin".
-Ekainak 17-29, 09:00-11:00 "Google aplikazioak zure smartphonean".
-Ekainak 30, 09:00-11:00 "BakQ ziurtagiria".

Informazio gehiago:
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net


Usurbilgo Euskal Kantu Taldea
Gogoan izan, astelehenero biltzen dira ikastarorako Kantu Taldekoak, arratsaldeko 18:00etan Agerialdeko musika gelan. Hurrengo kantu-jira, ikasturteko azkena, ekainaren 13an egingo dute, 12:00etan hasita. Amaia Zubiria kantariari eskainitakoa izango da.


Jakin Jardunaldia
UEUk, Usurbilgo Udalak eta Jakinek antolaturiko "Euskara esanindartzeko bidean: adierazkortasuna euskaraz lantzeko eztabaidak, gakoak eta hautuak" izeneko ekainaren 18ko eta 19ko Jakin Jardunaldian matrikulatzeko aukera duzue jada. Hemen xehetasun gehiago:

Izenburua:
"Euskara esanindartzeko bidean: adierazkortasuna euskaraz lantzeko eztabaidak, gakoak eta hautuak".
Noiz: ekainak 18, 19.
Ordutegia: ekainaren 18an, 09:00-17:30 artean eta hilaren 19an, 09:30-14:30 artean.
Matrikulazio epealdia: maiatzak 11-ekainak 16.
Ordu kopurua: 15.

Egitaraua:
Ekainak 18, osteguna
08:45-09:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:00-09:30 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena:
-Agurtzane Solabarrieta Mesa (Usurbilgo alkatea).
-Aitor Bengoetxea Alkorta (UEUko zuzendaria).
-Haritz Azurmendi Arrue (Jakineko kidea).
09:30-10:15 Hizkuntzari gorputza nola eman. Literatura eta ahozkotasuna:
Miren Amuriza Plaza (Idazlea eta bertsolaria).
10:15-11:00 Zein da mariokerren mintzoa? Sexu-genero disidenteak berba bila:
-Amaia Alvarez Uria (Literatur ikertzailea eta irakaslea).
-June Fernandez Casete (Kazetaria).
11:00-11:30 Atsedenaldia.
11:30-12:15 Adierazpen askatasunerantz, adierazpen eskastasuna gaindituz:
-Kike Amonarriz Gorria (Soziolinguista, umoregilea eta telebista aurkezlea).
12:15-13:30 Mahai-ingurua: hizkuntz teknologiak euskara adierazkorra lantzeko tresna gisa.
-Naiara Perez Miguel (HiTZ zentroko eta Ixa taldeko ikerlaria, EHUn).
-Orai-Elhuyar
-Leire Lison Nicuesa (Badalab-eko kidea).
13:30-15:15 Bazkaltzeko tartea.
15:15-17:30 '‘Esatearen ederra'’. Ahozkotasuna lantzeko esperientziatik zenbait gogoeta + saio praktikoa:
-Julia Marin Arteaga (Itzultzailea eta ahozkotasunean aditua).

Ekainak 19, ostirala
09:15-09:30 Hasiera.
09:30-10:30 Kulturen hizkerak, hizkeren kulturak: hautu linguistiko-ideologikoak kulturgintzan.
Iratxe Retolaza Gutierrez (Literatur kritikaria eta ikertzailea).
10:30-11:45 Mahai-ingurua: euskarazko adierazkortasuna lantzeko ereduak eta bideak euskara idatzian.
-Garazi Arrula Ruiz (Idazlea, itzultzailea eta editorea).
-Gorka Bereziartua Mitxelena (Idazlea eta kazetaria).
-Danele Sarriugarte Mochales (Idazlea eta itzultzailea).

11:45-12:15 Atsedenaldia.
12:15-13:30 Mahai-ingurua: euskarazko adierazkortasuna ikus-entzunezko forma berrietan.
-Lander Arretxea Bereziartua (Hiru Damatxoko kidea eta Linbo-ko zuzendaria).
-Ana Sarria Muxika (BADA Ipar EHko gazte hedabideko kidea eta kazetaria).
-Martin Ziarrusta Sanz (Belarrijana podcasteko aurkezlea eta musikaria).
13:30-14:30 Itxiera ekitaldia.

Informazio gehiago eta izen-ematea: ueu.eus
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, Jakin, UEU.