Erakusketa baten irekiera izango da ostegun honetan, maiatzaren 21ean, Sutegin. Jesús Muránen sorkuntza lanak ikusgai izango dituzue gaur hasi eta larunbatera arte, hilaren 23ra arte; ostegun eta ostiralean arratsalde partean eta larunbatean goizez eta arratsaldez, Irazu kalean kokaturiko kultur-etxeko aretoan.
"Bertan, kultura eta testuingurutik abiatuta objektuei ematen zaizkien esanahiak nola eratzen diren hausnartzen da".
Erakusketa girotua izango da. Izan ere, hasteko, ostegun honetarako, hilaren 21erako, irekiera ekitaldia antolatu dute 18:00etan. Bestalde, kontzertu gaua antolatu dute ostiralerako herriko bi talderen, Amebaren eta Viafarakoen eskutik.
Jesús Muránen erakusketa
Izenburua: "Ikurra zu zeu zara".
Epealdia: maiatzak 21-23.
Tokia: Sutegiko erakustaretoa.
Ordutegia:
-Maiatzak 21-22, osteguna eta ostirala: 18:00-20:00.
-Maiatzak 23, larunbata: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00.
Deialdiak:
-Maiatzak 21, osteguna: 18:00 Irekiera ekitaldia.
-Maiatzak 22, ostirala: 22:30 Ameba eta Viafara taldeen kontzertuak.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
