Otsailaren 12an argitaratu zituen Usurbilgo Udalak hainbat dirulaguntza deialdien oinarriak eta biharamunetik zenbatzen hasita, kasu gehienetan hilabeteko epealdia ezarri zen eskabideak aurkezteko; kasu batzuetan epealdi murriztua ere bai, beste deialdi batzuetarako eskariak aurkezteko aukera dago oraindik.
Epealdia itxi zuten deialdien ondotik, Dirulaguntzen Batzorde Orokorrak ondoko ebazpenak argitaratzea erabaki du, segidan zerrendatuak dituzuenak. Hamaika dira guztira.
Orotara, dirulaguntzetan 191.424,70 euro banatzea erabaki dute. Beste datu bat; hamaika udal dirulaguntzotatik hiru deialdietara ez da eskabiderik aurkeztu; etxebizitzan igogailua instalatzeko, desgaitasuna edota mendekotasuna duten adingabeen osasun egoera hobetzeko tratamenduentzako nahiz kirol egokituko jarduerak burutzeko dirulaguntzen deialdietara hain zuzen.
Ebazpen guztiak behin-behinekoak dira. Bihartik, hilaren 22tik aurrera zenbatzen hasita, hamar lanegunetako epealdia zabalduko da alegazioetarako.
Udal dirulaguntzen ebazpenak
Ingurumen arloko egitasmoentzako dirulaguntzen ebazpena:
Aurkezturiko eskaerak: 2.
Onartutako dirulaguntza: 7008,25 euro.
Informazio gehiago: maiatzaren 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Nekazaritza eta abeltzaintza arloko egitasmoentzako dirulaguntzen ebazpena:
Aurkezturiko eskaerak: 19 (17 onartuak).
Onartutako dirulaguntza: 17.394,91 euro.
Informazio gehiago: maiatzaren 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Etxebizitza alokatzeko dirulaguntzen ebazpena:
Aurkezturiko eskaerak: 7 (2 onartuak).
Onartutako dirulaguntza: 4.800 euro.
Informazio gehiago: maiatzaren 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Etxebizitzan igogailua instalatzeko dirulaguntzen ebazpena:
Aurkezturiko eskaerak: 0.
Onartutako dirulaguntza: 0 euro.
Informazio gehiago: maiatzaren 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Gizarte zerbitzuetako egitasmoentzako dirulaguntzen ebazpena:
Aurkezturiko eskaerak: 14 (13 onartuak).
Onartutako dirulaguntza: 11.997,89 euro.
Informazio gehiago: maiatzaren 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Desgaitasuna edota mendekotasuna duten adingabeen osasun egoera hobetzeko tratamenduentzako dirulaguntzen ebazpena:
Aurkezturiko eskaerak: 0.
Onartutako dirulaguntza: 0 euro.
Informazio gehiago: maiatzaren 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Kultur egitasmoak garatzeko dirulaguntzen ebazpena:
Aurkezturiko eskaerak: 21 herri eragileek 72 ekintzetarako eskariak egin dituzte.
Onartutako dirulaguntza: 79.973,65 euro.
Informazio gehiago: maiatzaren 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Kultur sorkuntzarako egitasmoak garatzeko dirulaguntzen ebazpena:
Aurkezturiko eskaerak: 3.
Onartutako dirulaguntza: 8.250 euro.
Informazio gehiago: maiatzaren 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Kirol-klubek antolaturiko kirol-jarduerak garatzeko dirulaguntzen ebazpena:
Aurkezturiko eskaerak: 6 (5 onartuak).
Onartutako dirulaguntza: 60.000 euro.
Informazio gehiago: maiatzaren 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Kirol egokituko jarduerak burutzeko dirulaguntzen ebazpena:
Aurkezturiko eskaerak: 0.
Onartutako dirulaguntza: 0 euro.
Informazio gehiago: maiatzaren 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Kirol elkarteenak ez diren kirol egitasmoak burutzeko dirulaguntzen ebazpena:
Aurkezturiko eskaerak: 5 (4 onartuak).
Onartutako dirulaguntza: 2.000 euro.
Informazio gehiago: maiatzaren 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Ebazpen hauei buruzko informazio gehiago, esteka honetan duzue: maiatzaren 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.