Usurbilgo hainbat zaintza lan talde bildu dira Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2026ko maiatzaren 22a

Atzo elkartu ziren usurbilgo zaintza lantaldea Potxenean. Agurtzaen Salaberrieta alkateak nabarmendu zuenez, talde bakoitzaren lan "plaza komun" batera ekartzea zuen helburu Potxoenean antolatutako topaketak. 

Zaintzari lotutako hainbat ekimen daude Usurbil, eta horien arteko harremana sustatzeko topaketa egin zuten atzo Potxoenean. Horretarako, udaleko gizarte zerbitzuak eta komunitateko zaintza lantaldeak, besteak beste, elkartu ziren. 

Agurtzane Solaberrieta alkateak eman zion hasiera topaketari herriko zaintza ekimenetako kideez inguratuta. Solaberrietarentzat talde bakoitzak egiten duen lana "plaza komun" batera ekartzea zuen helburu topaketak. 

Hasiera emateko, Transis Lab proiektua azaldu zuten bideo baten bidez. Transis Lab, Europak finantzatutako proiektu bat da. Aginagan ari dira praktikan jartzen, eta landa eremuko hauskortasuna eta aukeratu ez den bakardadea neurtzeko tresna gisa azaldu dute. Dagoeneko, Aginagako 65 pertsonarengana heldu dira.  

Horrez gain, Txirikorda, Lahar elkargoa, Maitelan ekimenek esaterako, haien lana azaldu zieten gainerako eragileei. Bakoitzak haren proiektuaren nondik norakoak azaldu zituen, eta denen artean, hurrengo urterako erronkak zein izan daitezkeen identifikatzen saiatu ziren, beti ere, helburu eta misio komun bat lortzeko ideiarekin. 

Hauek izan ziren parte hartu zuten hizlariak eta ekimenak: Maider Irisarri, Usurbilgo Gizarte Zerbitzuetako gizarte langilea.; Jacinta Canseco, erabiltzailea; Iñaki Aragon Lahar elkargoko kidea; Elisa Peredo, Maitelaneko kidea; Haira Rivero, Txirikordako bizilagun gisa parte hartu zuen; eta Zaintza komunitarioko lantaldea. 

Amaitzeko, eta eguraldi ona aprobetxatuz, luntx batekin amaitu zuten topaketa.