Ekitaldi sorta berezia, Rikardo Arregiren diskurtso gogoangarriaren 60. urtemuga egun honetan

Noaua Aldizkaria 2026ko maiatzaren 22a

Ostiral honetan, maiatzaren 22an beteko dira 60 urte Arregik euskararen alde eginiko diskurtso gogoangarri hartatik. Arratsalde berezia antolatu dute gaurko, igandean abiarazitako "euskararen eta artearen Usurbil. Rikardo Arregiren oihartzuna 60 urte geroago" zikloaren baitan.

Remigio Mendiburuk Juan Jose Alkain "Udarregi" bertsolariaren omenez sortu eta frontoi ondoan kokaturiko eskulturaren inauguratu zutenetik 60 urte beteko dira ostiral honetan, maiatzaren 22an.  Inaugurazio ekitaldi haren bueltan, hainbat kultur ekitaldi egin ziren eta tartean, Rikardo Arregik euskararen aldeko diskurtso gogoangarria plazaratu zuen.

Gertakari haien 60. urtemugaren harira, ondoko hitzordu sorta antolatu da gaur arratsalderako:


"Euskararen eta artearen Usurbil. Rikardo Arregiren oihartzuna 60 urte geroago"
Maiatzak 22, ostirala
18:00 “Zutik” film emanaldia Sutegiko auditorioan. Rikardo Arregik Usurbilen 1966an emandako hitzaldi gogoangarria oinarri hartuta Maluta Filmsek ekoitzitako film laburra, “euskaltzale andoaindarrak euskal gizartean utzi zuen arrastoa azaltzeko, gaur egun, tamalez, orduan esandakoek duten gaurkotasunaz jabetu gaitezen”.
Segidan, Naiz Irratiak zuzenean gidatutako solasaldia. Bertan parte hartuko dute Ainara Mendiolak (filmaren zuzendaria), Ismael Manterolak (Arte Ederren Fakultateko dekanoa) eta Idurre Eskisabelek (Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia).

Itxiera, Remigio Mendibururen eskulturan emango zaio. Parte-hartzaileak: Maialen Lujanbio eta Jakoba Errekondo.
Sarrerak: gonbidapenak doan, usurbilkultura.eus plataforman.

Antolatzaileak: NOAUA! Kultur Elkartea eta 650 Usurbil Bizi.