Nabarmentzeko hitzorduen artean izango dira, Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako itzulera neurketak jokatuko direla ostiral honetan frontoian, Usurbil K.E.-k kadete mutilen triangularra antolatu duela larunbaterako edota alebinen txapelketa jokatuko dutela Amurrion.
50 urte betetzear dituen Usurbil F.T.-ri dagokionean, igandeko 43. Sagardo Egunari hasiera emango diotenez, neurketak aurreko bi egunotara aurreratu dituzte. Aipatzekoen artean, gorengo mailako mutilen taldeak jokatuko duen azken neurketa Haranen. "Etorri Haranera animatzera eta behar den bezala denboraldiari agur esatera eta amaiera ematera!", egin dute gonbita Usurbil F.T.-tik.
Pilota
Maiatzak 22, ostirala
Usurbilgo frontoian:
17:30 Infantilak 3. Mailan: Pagazpe - Soraluze
Alebinak 3. Mailan: Pagazpe - Aloña mendi 2
Infantilak 2. Mailan: Pagazpe - Intxurre 1
19:00 Herriarteko Txapelketa, itzulerako partiduak: Usurbil- Eibar. Partiden ordena: kadeteak, jubenilak, nagusiak.
Maiatzak 23, larunbata
Aginagako frontoian:
16:00 Alebin nesken topaketa Agina-gako frontoian.
Eskubaloia
Kiroldegian
Maiatzak 23, larunbata
09:45 Kadete neskak A: Cortes Usurbil K.E.-Ereintza Aguaplast
10:45 Jubenil mutilak: Usurbil K.E.-Ereintza Aguaplast
17:45 Jubenil neskak: Usurbil K.E.-Endañeta Pulpo EK
19:15-20:35 Kadete mutilen triangularra (30 minutuko partidak):
19:15 Usurbil K.E.-Bera Bera Donibane
19:55 Usurbil K.E.-Gran Camping Zarautz ZKE
20:35 Gran Camping Zarautz ZKE-Bera Bera Donibane
Kiroldegitik kanpo
Maiatzak 22, ostirala
18:15 Jubenil mutilak: Pulpo EK-Usurbil K.E.
Maiatzak 23, larunbata
16:00 Senior neskak: Astigarragako Mundarro KE-Urbil-Usurbil K.E.
Alebinen txapelketa Amurrion:
10:40/10:55 Usurbil A - Sanlo A
12:15/12:30 Usurbil A - Urdaneta B
13:15/13:30 Usurbil A - Sanlo B
10:00/10:15 Usurbil B - Laudio
12:15/12:30 Usurbil B - Etxebarriko BZG A
13:15/13:30 Usurbil B - Zuazo
Futbola
Haranen
Maiatzak 23, larunbata
16:00 1. kadete emakumezkoak B-Santo Tomas Lizeoa
18:00 Gorengo maila gizonezkoak-Allerru K.E.
Haranetik kanpo
Maiatzak 22, ostirala
20:00 Lazkaoko Arizti Handin: Lazkao K.E.-Ohorezko jubenil mutilak
20:45 Donostiako Cesar Beniton: Intxaurdi K.E. "B"-Gorengo Maila emakumezkoak
Maiatzak 23, larunbata
10:30 Tolosako Usabalen: Tolosa C.F. B-1. kadete B emakumezkoak
16:45 Errenteriako J. Mari Zamoran: Pasaia K.E. B-1. jubenil mutilak