Etxekoak, bertakoak nahiz Gipuzkoako txoko gehiagotakoak. Sagardo egarriz denak asetzeko moduko 38 postu izango ditu igandeko, maiatzaren 24ko 43. Sagardo Egunean. Antolatzaileek helarazitako zerrenda duzue segidan.
Nabarmentzekoen artean, batetik, bederatzi postu izango dituztela herriko sagardotegietatik kanpo, baserrian eginiko sagardoek. Horiekin batera, aipatu moduan, Aginagako, Usurbilgo eta Zubietako sagardotegiek ere txoko propioa izango dute hilaren 24ko jaialdian. Udalerri honen mugetatik kanpo, hein handi batean, Beterri Buruntzako gainerako udalerrietako sagardotegieko edariak nahiz handik kanpoko beste zenbait udalerrietakoak ere dastatzeko aukera izango da. Gogoan izan, ohi bezala, frontoian, Dema eta Askatasuna plazetan jarriko dituzte postu horiek guztiak. 11:30etatik aurrera, agortu arte edo bazkalordura arte egin ahalko da osteratxoa, ia 40 edarion dastatze saioan barrena:
Sagardotegiak
Añota (Azpeitia)
Izeta (Aia)
Satxota (Aia)
Aginaga (Aginaga)
Aialde Berri (Usurbil)
Araeta (Zubieta)
Arratzain (Usurbil)
Astiazaran (Zubieta)
Saizar Euskal (Usurbil)
Saizar (Usurbil)
Urdaira (Aginaga)
Akarregi (Hernani)
Alberro (Hernani)
Alorrenea (Astigarraga)
Altuna (Urnieta)
Bereziartua (Astigarraga)
Egiluze (Errenteria)
Eguzkitza (Tolosa)
Etxeberria (Astigarraga)
Eula (Urnieta)
Goiko Lastola (Hernani)
Gurutzeta (Astigarraga)
Irigoien (Astigarraga)
Larre-Gain (Ereñotzu)
Mendizabal (Astigarraga)
Mizpiradi (Andoain)
Oianume (Urnieta)
Ordo-Zelai (Oiartzun)
Oyarbide (Astigarraga)
Baserriak
Agerre Azpi
Aizperro
Anburu
Gorosti
3 Arima
Zumitza
Ibindos
Dranbaenea
Alkate