43.Sagardo Eguna

Igandeko jaialdia, hitzorduz hitzordu

Noaua Aldizkaria 2026ko maiatzaren 22a

Maiatzaren 24ko 43. Sagardo Egunean izango ditugun hitzorduen berri duzue lerrootan.

Prest da guztia, igandeko, maiatzaren 24ko 43. Sagardo Egun udatiarrerako. Sagardo Egunaren Lagunak taldekoek nahiz Ernai Usurbil gazte antolakundeak iragarritako hitzorduen berri duzue segidan.

Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak taldeari dagokionean, goizerako sagardoaren bueltako festa eta arratsaldean, kalejira antolatu ditu elektrotxarangarekin.

43. Sagardo Eguna
Maiatzak 24, igandea
11:00
Botatzaileen argazkia.
11:30 Sagardo Egunaren irekiera.
Baserriko zein sagardotegietako sagardoa dastatzeko aukera. Horrez gain, pintxo aukera zabala. 
15:00 Botatzaileen bazkaria Udarregi ikastolan.
17:30-20:00 “JOSETO TA ALAYAK” Elektrotxaranga Usurbilgo kaleetan zehar. 

Oharra: 18:00-23:00 Emaginen gune morea.
Antolatzailea: Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak.



Ernai Usurbilen karpagunea
Jaialdiak herri erdigunea hartzen du urtero, frontoia eta Dema nahiz Askatasuna plazak. Mikel Laboa plazan kokatuko du aurtengoan ere, Usurbil Ernai gazte antolakundeak karpagunea.

Goizetik gauera, egun osoan zehar, hainbat ekimen izango dira. Goizean zehar, talo goxoak dastatzeko aukera herriko talogileen eskutik. Usurbil 1936 elkarteak ere postua jarriko du. Arratsalderako, bestalde, herriko musika talde Rukulak kontzertua eskainiko du eta iluntzean DJ Jotatxok girotuko du musikaz aipatu eremua.

Arratsalderako, bestalde, gazte argazkia ateratzeko deia egin dute.

43. Sagardo Eguna
Maiatzak 24, igandea
Mikel Laboa plazako karpagunean:
11:00
Txosna irekiera.
13:00 Presoen aldeko topa.
16:00 Rukula taldearen kontzertua.
17:00 Gazte argazkia.
20:30 DJ Jotatxo.

Goizean zehar, talogileak eta Usurbil 1936 elkartekoen postua.

Antolatzailea: Ernai Usurbil.