Udarregiko ikasle batzuek ikerketa linguistikoa abiatu dute

Noaua Aldizkaria 2026ko maiatzaren 22a

Udarregiko Sara Harreguy, Beñat Arozena, Eñaut Soroa eta Xuban Karrera ikerketa linguistikoa egiten ari dira herriko hitanoaren erabilera neurtzeko. 

Udarregiko DBH 3ko Sara Harreguy, Beñat Arozena, Eñaut Soroa eta Xuban Karrera ikasleak hitanoaren erabilera neurtzeko ikerketa linguistikoa egiten ari dira. Herriko hainbat eragilerekin jarri dira harremanetan, eta herrikideak inkesta betetzera animatu nahi dituzte ahalik eta emaitza errealenak lortzeko. 

Inkesta betetzeko klikatu esteka: