Ohorezko mailara igo da, Usurbil F.T.-ren senior emakumezkoen taldea

Noaua Aldizkaria 2026ko maiatzaren 23a

Ohorezko mailara igotzera lortu du, Usurbil F.T.-ren senior emakumezkoen taldeak.

Ospakizunetarako motiboak pilatzen ari zaizkio Usurbil F.T.-ri. Azken berri pozgarria, ostiral iluntze honetan jaso dute, senior emakumezkoaren taldearen eskutik, ohorezko mailara igotzea eskuratu dute eta. Donostiako Cesar Benito zelaian izan zen, Intxaurdi K.E. "B" taldekoekin izandako neurketan. "Talde baten nortasuna, herri baten harrotasuna! Aupa Nexkak, igoera zuena da!!!", adierazi die Usurbil F.T.-k aipatu taldeko kideei.

Albiste honi atxikitako irudia duzue taldeak igoera lortu berritan ateratakoa. Aipatu moduan, ospatzeko motiboak pilatzen ari zaizkie futbol taldeen bilgunekoei. Igoera honen ondotik, igande honetan, maiatzaren 24ko 43. Sagardo Eguna abiaraziko du futbol klubak Saizar sagardotegikoekin batera, biek ala biek 50 urteko ibilbidea osatu baitute.

Ildo horretan, mende erdi hori ospatzeko aukera eskainiko du Usurbil F.T.-k ekainerako antolaturiko ekimen sortari esker. Besteak beste, jolasak, beteranoen arteko futbol neurketak, Usurbil F.T.-ko atzoko eta gaurko kideak batuko dituen bazkaria, kontzertuak edota erakusketa bat ere iragarri dute hurrengo asteotarako. Laster emango dute xehetasun gehiagoren berri.


Futbola
Haranen
Maiatzak 23, larunbata
16:00 1. kadete emakumezkoak B-Santo Tomas Lizeoa
18:00 Gorengo maila gizonezkoak-Allerru K.E.

Haranetik kanpo
Maiatzak 23, larunbata
10:30 Tolosako Usabalen: Tolosa C.F. B-1. kadete B emakumezkoak
16:45 Errenteriako J. Mari Zamoran: Pasaia K.E. B-1. jubenil mutilak