Sagardo Eguna

Jaigunea zeharkatu du, edalontzi preziatua eskuratzeko ilara luzeak

Noaua Aldizkaria 2026ko maiatzaren 24a

Sagardorik gabe festarik ez, baina ezta sagardoa zerbitzatzeko edalontzirik gabe. 43. Sagardo Egun honetako edalontzia eskuratzeko irrika metrotan neurtzen hasita, bazen bai gaurkoan festarako gogorik. Edalontzi preziatua eskuratzeko ilara luzea izan da beste urte batez. Jaigunea zeharkatu du.

Uda giro betean ospatu da igande honetako, maiatzaren 24ko 43. Sagardo Eguna. Izatez, gaurko egunak eragiten du festa eta sagardo egarria. Ildo horretan, ezinbesteko bidelagunean bilakatzen da edalontzi preziatua, serigrafiatua. Batek baino gehiagok egina izango duen bildumarako beste edalontzi bat gehitu ahal izan du gaurkoan.

11:30etan hasiera ofiziala eman zaion unetik bertatik hasi dira saltzen, frontoiko bi sarbideetan. Festarako zegoen gogoaren adierazle, aurtengoan ere sortu den ilara luzea. Edalontzia eskuratu dutenen artean izan da detaile txiki batean, hizki bat begiz jo duenik ere.

Halere, edalontzioi eman zaien erabilera modua unibertsala izan da beste behin. Frontoiko, Askatasuna nahiz Dema plazetako postuetan alde batetik bestera hartu eta ematen ikusi ditugu edalontziok; sagardoz zerbitzatu, edan, hustu eta berriro betetzen.

Gaurkoan ere bazen bai, festarako eta zintzurra sagardoz blaitzeko gogoa; edalontziok horren guztiaren lekuko zuzenak izan ditugu.