Usurbil Futbol Taldeko bost jokalariek erretiroa hartu dute. Larunbatean jolastu zuten Haranen azkeneko partida Ibai Markosek, Jon Mikel Azpiazuk, Xabi Ugaldek, Aitor Niñok eta Aimar Galanek. Markosek, Azpiazuk eta Ugaldek urte asko jolastu dituzte futbolean, eta ondorioz, erretiroa hartzea erabaki dute. Niñok futbola alde batera uztea erabaki du zestan jolasten hasiko delako Zubietan, eta Galanek belauneko lesio bat izan zuen eta guztiz ondo ez duenez futbola uztea erabaki du.
Zoritxarrez, partida 0-1 galdu egin zuten Allerru KE-ren aurka, eta ez zuten lortu garaipen batekin agur esatea haien futbol ibilbideari.