Hurrengo denboraldirako herriko kirol taldeetan izena emateko garaia

Noaua Aldizkaria 2026ko maiatzaren 27a

Hurrengo 2026-27 denboraldian herriko kirol taldeetan izena emateko garaia duzue. Matrikulazio deialdi hau plazaratu berri duena, Usurbil Kirol Elkartea izan da.

Usurbil K.E.
Eskubaloi taldeen bilgunean hurrengo 2026-27 denboraldian parte hartu nahi dutenentzako matrikulazio epealdia ireki duela jakinarazi du Usurbil Kirol Elkarteak. "Hurrengo denboraldian gurekin eskubaloian jokatu nahi?". Hala egin nahi dutenek, "datorren denboraldian gurekin jokatu nahi baduzu", honako galdetegia betetzeko gonbita egin dute: https://forms.gle/iH8jJRPoFCqEj3M27

Izena emateko azken eguna ekainaren 19rako finkatu dute. "Aurrerago, umeei bideratutako ate irekiak ere antolatuko ditugu jokalari berriek probatzeko aukera izan dezaten. Interesa baduzu, adi egon gure sare sozialei eta bertan emango dugu informazio guztia", jakinarazi dute Usurbil K.E.-tik. Argibide gehiago behar dituenak bideotatik jaso ditzake: usurbilkirolelkartea@gmail.com / 610 003 227. "Animatu eta zatoz eskubaloiaz gozatzera!", egin dute gonbita.

Julen Lejardi eskubaloi kanpusa
Ekimen hau ere antolatu du Usurbil K.E.-k. Aurtengo edizioa ekainaren 22tik 26ra izango dela iragarri du Usurbil Kirol Elkarteak, 09:30-12:30 artean. Lehen Hezkuntzako eta DBH 1-2 mailetakoei zuzendua egongo da. “Jarduera fisikoa eta eskubaloia modu ludiko eta dibertigarrian ezagutaraztea izango da” helburua. Antolatzaileen esanetan, “parte-hartzaileek kirol honen oinarriak landuko dituzte jolas, dinamika eta jarduera entretenigarrien bidez, giro atsegin eta hezitzaile batean”. Ekimenak iraungo duen egun horietan “gonbidatu bereziren bat” agertu daitekeela iragarri dute, gazteak poztu ditzakeena. Izen-ematea zabalik dute esteka honetan: https://forms.gle/gWvYsDbLQuSLLUhh9

Aurretik, Usurbil K.E.-k astebururako eskubaloi partida hauek iragarri ditu, Oiardo kiroldegian:

Maiatzak 30, larunbata
16:00 Senior neskak: Zurizuri Group Legazpi-Urkabe Donibane Eskubaloia
18:00 Kadete neskak B: Bilagun Usurbil K.E.-Lana Aloña Mendi K.E.

Maiatzak 31, igandea
Goiz osoan zehar, benjaminen eta alebinen topaketa.



Usurbil F.T.
50 urteko ospakizunen zikloan diren futbol taldeen bilgunetik aditzera eman dutenez, hurrengo denboraldirako matrikulazio epealdia zabaldu dute, adin tarte hauetakoentzat:
-Futbol Eskola: 2015-18 urte artean jaiotakoentzat.
-Infantilak: 2013-14 urte artean jaiotakoentzat.
-Kadeteak: 2011-12 urte artean jaiotakoentzat.
-Jubenilak: 2008-10 urte artean jaiotakoentzat.
-Seniorrak: 2007aren aurretik jaiotakoentzat.

Maiatzaren 31ra arteko tartea ezarri dute hurrengo denboraldirako izena emateko Usurbil F.T.-n. Horretarako, telematikoki bideratu beharko da matrikulazioa, lotura honen bidez: Usurbil F.T., matrikulazioa

Boleibola
Benjaminek (2017-2018 urteetan jaiotakoak) eta alebinek (2015-2016) maiatzaren 29an 16:30-17:30 boleibola probatzeko aukera izango dute Oiardon. Infantilek (2013-2014), aldiz, ekainaren 5ean izango dute aukera, 16:30-17:30 bitartean Oiardon. Ate-irekietarako izena eman behar da aurretik: labur.eus/cm77ar4s Adin handiagokoek boleibola probatu nahi badute, boleibola@gmail.com helbidera idatzi dezala edo harremanetan jarri 630 155 441 telefonoaren bidez.