Zenbait jardunaldi, tailer eta ikastaroetan izena emateko aukera

Noaua Aldizkaria 2026ko maiatzaren 27a

Hainbat ikastaro, tailer eta jardunaldi antolatu dira hurrengo asteotan. Lerrootan dituzue xehetasun gehiago.

"Bizitzari eusten dion balioaz hausnartzen"
Izenburu hori daraman tailerra antolatu dute Usurbilgo Udalak eta Beterri Buruntza mankomunitateak ekainaren 3an, 17:00-18:30 artean Kalezarko Pelaioenean kokaturiko Usurbilgo Emakumeen Etxean. "Zaintzaren ekonomiak erdigunean jartzen ditu historikoki ikusezin egin izan direnak: bizitza sostengatzen duten lanak". Horren harira, hizpideok izango dituzte saioan zehar: denboraren erabilera egunerokoan, ordaindu gabeko lanaren balioa, lanaren banaketa soziala, genero rolak zaintza lanetan. Hizlari lanetan jardungo duena Soledad Granada-Castañeda izango da, erdaraz bideratuko du saioa.

Etika eta giza eskubideak pertsonen zaintzan
"Giza eskubideen errespetua eta sustapena bermatzeko, erabakiak, laguntzak, jardun profesionalak eta pertsonen bizitza, konpromiso etikoek eta jarrera enpatikoek gidatu behar dituzte, tratu duina eta pertsonalizatua eman ahal izateko eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko". Gai horietan oinarrituriko bi hitzaldi antolatu ditu Matia Fundazioak asteotarako. Horien bidez, "aurrez aipatutako gaiez jabetzea eta giza eskubide horiek urratzen diren egoerak identifikatzea da helburua. Lehenbizi, giza eskubideen gaia jorratzen da, gero etikarena. Komunitateari zuzenduriko saioak dira". Lehen saioa hilaren 22rako antolatu zuten, giza eskubideen ingurukoa zen. Etikari buruzkoa antolatu dute ostiralerako, hilaren 29rako:
-Maiatzak 29: 10:00-13:00 Etika. Hizlaria: Miren Iturburu, Matia Institutua.
Hitzaldien tokia: Egurtzegi.
Izen-ematea: https://labur.eus/yagiypih
Informazio gehiagorako: 688 695 082.
Antolatzailea: Matia Fundazioa.


Aginagako guraso elkartea
Aginagako San Praixku guraso elkarteak ekintza hauek antolatu dituela jakinarazi dio hedabide honi, ekainaren 1etik 19ra, 15:00-16:15 artean:

Astelehen eta asteazkenetan:
• Eskupilota HH5etik gorako haurrentzat. Prezioa, haur bakoitzeko: 30 euro.

Astearteetan:
• Yoga HH4tik gorako haurrentzat. Prezioa: 20 euro.

Ekainak 11, 18, ostegunak:
• Orientazio erronkak LH 1-6 artekoentzat. Prezioa, haur bakoitzeko: 25 euro.
• Izen-ematea: 639 902 952.
• Antolatzailea: Aginagako San
Praixku guraso elkartea.


KzGunea
Maiatza amaitu artean, arratsaldez, 16:00-20:00 artean irekiko dute. Hona hemen, bertara datozen ikastaroen berri:
-Ekainak 1-9, 09:00-11:00 "Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi".
-Ekainak 10-12, 09:00-11:00 "WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean".
-Ekainak 15-16, 09:00-11:00 "Argazkiei ukituak eman zure smartphonearekin".
-Ekainak 17-29, 09:00-11:00 "Google aplikazioak zure smartphonean".
-Ekainak 30, 09:00-11:00 "BakQ ziurtagiria".

Informazio gehiago:
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net


Usurbilgo Euskal Kantu Taldea
Gogoan izan, astelehenero biltzen dira ikastarorako Kantu Taldekoak, arratsaldeko 18:00etan Agerialdeko musika gelan. Hurrengo kantu-jira, ikasturteko azkena, ekainaren 13an egingo dute, 12:00etan hasita. Amaia Zubiria kantariari eskainitakoa izango da.


Jakin Jardunaldia
UEUk, Usurbilgo Udalak eta Jakinek antolaturiko "Euskara esanindartzeko bidean: adierazkortasuna euskaraz lantzeko eztabaidak, gakoak eta hautuak" izeneko ekainaren 18ko eta 19ko Jakin Jardunaldian matrikulatzeko aukera duzue jada. Hemen xehetasun gehiago:

Izenburua:
"Euskara esanindartzeko bidean: adierazkortasuna euskaraz lantzeko eztabaidak, gakoak eta hautuak".
Noiz: ekainak 18, 19.
Ordutegia: ekainaren 18an, 09:00-17:30 artean eta hilaren 19an, 09:30-14:30 artean.
Matrikulazio epealdia: maiatzak 11-ekainak 16.
Ordu kopurua: 15.

Egitaraua:
Ekainak 18, osteguna
08:45-09:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:00-09:30 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena:
-Agurtzane Solabarrieta Mesa (Usurbilgo alkatea).
-Aitor Bengoetxea Alkorta (UEUko zuzendaria).
-Haritz Azurmendi Arrue (Jakineko kidea).
09:30-10:15 Hizkuntzari gorputza nola eman. Literatura eta ahozkotasuna:
Miren Amuriza Plaza (Idazlea eta bertsolaria).
10:15-11:00 Zein da mariokerren mintzoa? Sexu-genero disidenteak berba bila:
-Amaia Alvarez Uria (Literatur ikertzailea eta irakaslea).
-June Fernandez Casete (Kazetaria).
11:00-11:30 Atsedenaldia.
11:30-12:15 Adierazpen askatasunerantz, adierazpen eskastasuna gaindituz:
-Kike Amonarriz Gorria (Soziolinguista, umoregilea eta telebista aurkezlea).
12:15-13:30 Mahai-ingurua: hizkuntz teknologiak euskara adierazkorra lantzeko tresna gisa.
-Naiara Perez Miguel (HiTZ zentroko eta Ixa taldeko ikerlaria, EHUn).
-Orai-Elhuyar
-Leire Lison Nicuesa (Badalab-eko kidea).
13:30-15:15 Bazkaltzeko tartea.
15:15-17:30 '‘Esatearen ederra'’. Ahozkotasuna lantzeko esperientziatik zenbait gogoeta + saio praktikoa:
-Julia Marin Arteaga (Itzultzailea eta ahozkotasunean aditua).

Ekainak 19, ostirala
09:15-09:30 Hasiera.
09:30-10:30 Kulturen hizkerak, hizkeren kulturak: hautu linguistiko-ideologikoak kulturgintzan.
Iratxe Retolaza Gutierrez (Literatur kritikaria eta ikertzailea).
10:30-11:45 Mahai-ingurua: euskarazko adierazkortasuna lantzeko ereduak eta bideak euskara idatzian.
-Garazi Arrula Ruiz (Idazlea, itzultzailea eta editorea).
-Gorka Bereziartua Mitxelena (Idazlea eta kazetaria).
-Danele Sarriugarte Mochales (Idazlea eta itzultzailea).

11:45-12:15 Atsedenaldia.
12:15-13:30 Mahai-ingurua: euskarazko adierazkortasuna ikus-entzunezko forma berrietan.
-Lander Arretxea Bereziartua (Hiru Damatxoko kidea eta Linbo-ko zuzendaria).
-Ana Sarria Muxika (BADA Ipar EHko gazte hedabideko kidea eta kazetaria).
-Martin Ziarrusta Sanz (Belarrijana podcasteko aurkezlea eta musikaria).
13:30-14:30 Itxiera ekitaldia.

Informazio gehiago eta izen-ematea: ueu.eus
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, Jakin, UEU.