Jakin Jardunaldian matrikulatzeko azken astea

Noaua Aldizkaria 2026ko ekainaren 10a

UEU-ren 54. udako ikastaroen baitan, UEUk, Jakinek eta Udalak antolaturiko Jakin Jardunaldia egingo da ekainaren 18an eta 19an, “Euskara esanindartzeko bidean: adierazkortasuna euskaraz lantzeko eztabaidak, gakoak eta hautuak izenburupean.

Hilaren 16ra arte matrikulatu ahalko zarete ueu.eus atarian. Ikastaroak duela lau urte gogoeta eta partekatzeko gune bilakatu izanaren adibide da Jakin Jardunaldia, UEU-ren zuzendari Aitor Bengoetxea Alkortaren esanetan. “Euskarak batzen gaitu hemen gauden erakundeak, eta euskararen adierazkortasuna izango dugu aztergai aurten: ziur emankorra izango dela”, aurreikusi du.

Beharrezkotzat jo du Usurbilgo alkate Agurtzane Solaberrieta Mesak hitzordu hau, “elkarrekin pentsatzen jartzen gaituztelako: herrigintzarako eta herri eraikuntzarako ezinbestekoa da”. Aurtengo gaiari dagokionean, gaineratu du, “garai likido eta ezegonkor, hegemonia-erauntsi eta diglosia-egoera honen aurrean, ezinbestekoa da gutako bakoitzaren esanindarra handitzea, hizkera aberastea, hori ahoratzea, zabaltzea eta ondorengoei ematea; bestela, hiztun berriek ere laster ikusiko dute ez garela indartsu, eta nekez aseko ditu hizkera motel samar batek”.

Aurtengo edizioak ere, Jakineko ordezkari Haritz Azurmendi Arrueren esanetan, “galdera batzuk eta kezka sozial batzuk” izango ditu abiapuntu; “kasu honetan, euskara bere adierazkortasuna galtzen ari ote den, edo behintzat gero eta gehiago kostatzen ari ote zaigun esanindarra euskaratik biltzea, esparru eta errealitate sozialak euskaratik izendatzea”.

Jakin Jardunaldia
Izenburua:
"Euskara esanindartzeko bidean: adierazkortasuna euskaraz lantzeko eztabaidak, gakoak eta hautuak".
Noiz: ekainak 18, 19.
Ordutegia: ekainaren 18an, 09:00-17:30 artean eta hilaren 19an, 09:30-14:30 artean.
Matrikulazio epealdia: maiatzak 11-ekainak 16.
Ordu kopurua: 15.

Egitaraua:
Ekainak 18, osteguna
08:45-09:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:00-09:30 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena:
-Agurtzane Solabarrieta Mesa (Usurbilgo alkatea).
-Aitor Bengoetxea Alkorta (UEUko zuzendaria).
-Haritz Azurmendi Arrue (Jakineko kidea).
09:30-10:15 Hizkuntzari gorputza nola eman. Literatura eta ahozkotasuna:
Miren Amuriza Plaza (Idazlea eta bertsolaria).
10:15-11:00 Zein da mariokerren mintzoa? Sexu-genero disidenteak berba bila:
-Amaia Alvarez Uria (Literatur ikertzailea eta irakaslea).
-June Fernandez Casete (Kazetaria).
11:00-11:30 Atsedenaldia.
11:30-12:15 Adierazpen askatasunerantz, adierazpen eskastasuna gaindituz:
-Kike Amonarriz Gorria (Soziolinguista, umoregilea eta telebista aurkezlea).
12:15-13:30 Mahai-ingurua: hizkuntz teknologiak euskara adierazkorra lantzeko tresna gisa.
-Naiara Perez Miguel (HiTZ zentroko eta Ixa taldeko ikerlaria, EHUn).
-Orai-Elhuyar
-Leire Lison Nicuesa (Badalab-eko kidea).
13:30-15:15 Bazkaltzeko tartea.
15:15-17:30 '‘Esatearen ederra'’. Ahozkotasuna lantzeko esperientziatik zenbait gogoeta + saio praktikoa:
-Julia Marin Arteaga (Itzultzailea eta ahozkotasunean aditua).

Ekainak 19, ostirala
09:15-09:30 Hasiera.
09:30-10:30 Kulturen hizkerak, hizkeren kulturak: hautu linguistiko-ideologikoak kulturgintzan.
Iratxe Retolaza Gutierrez (Literatur kritikaria eta ikertzailea).
10:30-11:45 Mahai-ingurua: euskarazko adierazkortasuna lantzeko ereduak eta bideak euskara idatzian.
-Garazi Arrula Ruiz (Idazlea, itzultzailea eta editorea).
-Gorka Bereziartua Mitxelena (Idazlea eta kazetaria).
-Danele Sarriugarte Mochales (Idazlea eta itzultzailea).

11:45-12:15 Atsedenaldia.
12:15-13:30 Mahai-ingurua: euskarazko adierazkortasuna ikus-entzunezko forma berrietan.
-Lander Arretxea Bereziartua (Hiru Damatxoko kidea eta Linbo-ko zuzendaria).
-Ana Sarria Muxika (BADA Ipar EHko gazte hedabideko kidea eta kazetaria).
-Martin Ziarrusta Sanz (Belarrijana podcasteko aurkezlea eta musikaria).
13:30-14:30 Itxiera ekitaldia.

Informazio gehiago eta izen-ematea: ueu.eus
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, Jakin, UEU.