Amaitzear da 2025-26 ikasturtea ikastetxeetan. Ohi bezala, jai giroan, tokian tokiko hezkuntza komunitatea elkartuta egin nahi dute. Hala egingo du behintzat Udarregi ikastolak, larunbat honetan, ekainaren 6an. Ikasleak, gurasoak eta langileak elkartuko dituen Ikastola Eguna antolatu dute.
Jolasak, musika, emanaldiak, jan-edana eta gehiago izango ditu goizeko 9:45ean hasi eta arratsaldera arte luzatuko den jaialdiak. Goiz partean, ikasleak izango dira protagonistak; LH eta DBHkoek zikloka hainbat jolasetan parte hartzeko aukera izango dute. Gaztetxoenak, HH-koek musika emanaldia eskainiko dute. Azkenik, haur eskolak prestaturiko erakusketa ere ikusgai izango duzue egun horretan eta aste osoan zehar, astelehen honetatik, ekainaren 1etik hasita.
Ez da izango erakusketa bakarra. Izan ere, Ikastola Egunean bertan DBHko ikasleen hainbat proiektu ikusgai jarri dituzte.
Jaialdia, 500 lagunentzako tokia izango duen bazkariarekin eta bazkalosteko girotze ekintzekin borobilduko dute; LH6ko ikasleen kantaldiarekin eta Ostolaza zein Narbaiza trikitilariekin.
Ikastola Eguna
Ekainak 6, larunbata
09:45 LH1-2-3 jolasak Ikastolan.
11:00-12:00 DBHko ikasleen erakusketa Ikastolako laborategian.
11:00 LH4-5-6 jolasak Ikastolan.
12:00-14:00 Kilometroetako arroparen salmenta postua.
12:15 DBHko ikasleen jolasak Ikastolan.
12:30 HHko musika saioa (Mikel Laboa Plazan eta euria egingo balu Ikastolako frontoian).
14:00 Bazkaria frontoian.
15:30 LH6ko ikasleen kantaldia.
16:30-18:45 Ostolaza eta Narbaiza trikitilariak.
Oharra: ekainak 5-12: Haur Eskolak prestaturiko erakusketa.
Antolatzailea: Udarregi ikastola.