Aitor Aranguren Errasti pilotari aginagarrak Baiko pilota enpresarekin zuen kontratua, eta urtebete gehiago luzatu duela iragarri dute, 2027ra arte luzatu du. Zortzigarren urtea du profesionaletan Aginagakoak, eta gutxienez, beste urtebete jolasten jarraituko du.
Enpresak zabaldutako lehen adierazpenetan, orain oporraldi txiki bat hartuko duela iragarri du, eta itzultzean Errioxako zirkuituan jolastuko du. San Ferminetako txapelketa jolastu nahi du, eta udara "polit bat" egin. Urtea disfrutatu eta amaiera on bat eman nahi diola gehitu du Arangurenek.