2025-26

Amaitzear den ikasturteko lanketa ezagutarazten hasiak dira herri eragileak

Noaua Aldizkaria 2026ko ekainaren 2a

2025-26 ikasturtea agurtzear dugun honetan, hilabeteotako lanketa ezagutarazi edota sasoi hau borobiltzeko hainbat ekimen antolatu dituzte herri eragileek. Egunotan, Buztinzulo elkartekoen sorkuntza lanak ikusgai izango dituzue Sutegin.

2025-26 ikasturtea azken txanpan da honez gero. Pasa den udazkenaz geroztik abiarazitako sasoia agurtu eta uda giro betean murgiltzeko trantsizio hilabetea dugu honako hau ikastetxeentzat edota herri eragile hainbatentzat. Ospakizun egunak edota eguneroko jarduna plazaratzeko hainbat hitzordu antolatu dituzte, ikasturte hau agurtzeko.

Horietan lehenengoa, Buztinzulo elkarteak antolaturikoa duzue. Sutegiko erakusleihoan ikusgai jarri dituzte Atxegaldeko plaza ondoko lokalean hilabeteotan ondutako hainbat sorkuntza lan. Aste osoan izango duzue erakusketa horretara hurbiltzeko aukera, hilaren 7ra arte hain zuzen.

Aipatu moduan, ez da ikasturte amaiera hau irudikatzeko asteotako ekintza bakarra izango.

Ikasturtea agurtzeko ekintzak

Ikastola Eguna

Larunbaterako egun osoko jaialdia antolatu du Udarregi ikastolak:

Ekainak 6, larunbata

09:45 LH1-2-3 jolasak Ikastolan.
11:00-12:00 DBHko ikasleen erakusketa Ikastolako laborategian.
11:00 LH4-5-6 jolasak Ikastolan.
12:15 DBHko ikasleen jolasak Ikastolan.
12:30 HHko musika saioa (Mikel Laboa Plazan eta txarra egingo balu
Ikastolako frontoian).
14:00 Bazkaria frontoian.
15:30 LH6ko ikasleen kantaldia.
16:30-18:45 Ostolaza eta Narbaiza trikitilariak.
Oharra: ekainak 5-12: Haur Eskolak prestaturiko erakusketa.
Antolatzailea: Udarregi ikastola.


Udaberri Festa Zubietan
Zubietako guraso elkarteak antolaturiko Udaberri Festa, hurrengo astean borobilduko dute, ekintza hauekin:

Ekainak 11, osteguna
16:45
Altxorraren bila gynkana.
18:00 Apar festa.

Ekainak 12, ostirala
16:45
Ekitaldiak:
-Haurren funky eta antzerki emanaldia.
-Pintxo eta tortilla lehiaketa.
-Afarimerienda elkarrekin.
-Zubieta Talentu bila.
-Bingoa.
Antolatzailea: Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.


Kantu-jira berezia
Maiatzeko etenaldiaren ostean, hilaren 13an, kantu-jira berezi batekin agurtuko du uda aurreko dinamika Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak. Izan ere, Amaia Zubiriari eskainitako saioa antolatu dute ekaineko bigarren larunbaterako. "Zubietako alabak euskal kantugintzari egindako ekarpen itzela aitortu nahi dugu era honetan. Helburu horrekin kantu bilduma bat osatu dugu bere ibilbidean zehar abestutako kanta ezagunenekin. Animatu parte hartzera!", egin dute gonbita. Hilaren 13an, 12:00etan abiatuko da Mikel Laboa plazatik. 


Orbeldirekin dantza poteoa
Udako jaietako erakustaldien zikloari ekin aurretik, ikasturte hau borobiltzeko dantza poteoa antolatu du Orbeldik ekainaren 18an. 18:30etan abiatuko dira Mikel Laboa plazatik. "Gerturatu zaitez dantzara Orbeldiko helduen taldeekin batera. Kalejiran, plaza dantzak egingo ditugu elkarrekin dantzatzeko".


"Bizi dantzan!"
Usurbilgo dantza garaikide taldeak urtean zehar eginiko lanketa plazaratzeko emanaldia antolatu du ekainaren 26an, 19:00etan Sutegi atarian. "Mugimendua, sormena eta inprobisazioa gorpuzten dituen dantza pieza. Usurbilgo Dantzalab, dantza laborategiko ikasleek eskainia".

Ikasturte amaiera Zumarten
2025-26 ikasturtea borobiltzeko ikasturte amaierako kontzertu sorta antolatu du Zumarte Musika Eskolak:

Ekainak 10, asteazkena
18:30 Zumarte Txiki eta kantu teknikako ikasle gazteen kontzertua Sutegiko auditoriumean.

Ekainak 12, ostirala
18:00 Musika eskolako talde instrumental txikien kontzertua Zumarteko sarrerako plazatxoan.

Ekainak 13, larunbata
18:30 Talde instrumentalen kontzertua frontoian.

Ekainak 14, igandea
12:00 Zumarte eta Altsasuko saxo taldeen kalejira Artzabaldik abiatuta.

Ekainak 17, asteazkena
18:30 Zumarte Gazte abesbatza eta Kantu Teknikako ikasleen kontzertua Sutegiko auditoriumean.

Ekainak 18, osteguna
17:30 Musika Txokoa, Musika Mintzaira eta instrumentuetako ikasleekin kalejira Zumartetik abiatuta.

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.