Usurbilgo herri nortasunean nahiz bertan abian diren proiektu eraldatzaileetan oinarrituriko bestelako turismo eskaintza sustatzen segitzeko iraila amaierara arteko bisita gidatuen eskaintza plazaratu du 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak.
Hurrengo bisita gidatuak asteburu honetarako iragarriak dituzte; batetik, Usurbilgo erdiguneko kaleetako sorkuntza eta Salbatore elizako ondarea ezagutzea ahalbidetuko duen bisita konbinatua eta 1936ko gerraren memoriari lotutakoa. Gogoan izan, irailean 90 urte beteko dira kolpistak Usurbilen sartu zirenetik. Urtemuga haren bueltan ere beste bisita gidatu bat iragarria du jada 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak.
Gainerakoan, Usurbilgo hondakinen kudeaketa eta zaintza ereduak ere ezagutzeko parada izango da hurrengo hilabeteotan. Abuztuan etenaldia izango da. Baina ekainean eta uztailean bisita gidatu hainbat programatuak ditu 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak.
650 Usurbil Bizi: datozen bisita gidatuak
Ekainak 6, larunbata
11:00-12:45 Bisita gidatu konbinatua: Museo Irekia eta Salbatore eliza.
Ekainak 7, igandea
11:00-12:30 Gerraren memoria ibilbidea bisita gidatua (gaztelaniaz).
Ekainak 20, larunbata
11:00-12:30 Salbatore elizaren ondarea ezagutzeko bisita gidatua, organo erakustaldiarekin.
Ekainak 24, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.
Ekainak 26, ostirala
10:00-11:30 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Ekainak 27, larunbata
11:00-12:45 Bisita gidatu konbinatua: Museo Irekia eta Salbatore elizara bisita gidatua.
Uztailak 11, larunbata
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Arte Estudiora bisita (gazteleraz).
Uztailak 24, ostirala
10:00-11:30 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Uztailak 25, larunbata
11:00-12:45 Bisita gidatu konbinatua: Museo Irekia eta Salbatore elizara bisita gidatua.
Uztailak 29, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.
Irailak 5, larunbata
11:00-12:45 Bisita gidatu konbinatua: Museo Irekia eta Salbatore elizara bisita gidatua (gaztelaniaz).
Irailak 6, igandea
11:00-12:30 Gerraren memoria ibilbidea bisita gidatua: kolpisten okupazioaren urtemuga.
Irailak 20, igandea
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Arte Estudiora bisita.
Irailak 23, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.
Irailak 25, ostirala
10:00-11:30 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Informazio gehiago eta erreserbak: 650usurbilbizi.eus