Sutegi udal liburutegia
Ikasturtean zehar, astelehenetik larunbatera zabaldu ohi du Sutegi udal liburutegiak. Irailetik ekainera izan ohi da hori. Uda partean bestelako ordutegia izaten du indarrean. Aurtengora begirako aldaketen berri eman diote hedabide honi. Hasteko, ekaineko larunbatean itxita egongo da udal liburutegia. Ekainaren 24ra arte, orain arte bezala, goizez eta arratsaldez irekiko dute astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 artean eta 16:00-19:30 artean. Aldiz, ekainaren 25etik 30era itxita egongo da Sutegi udal liburutegia. Urtero moduan, tarte bat hartuko dute barruko lanetarako. Gero, uztailaren 1etik aurrera udako ordutegia izango dute indarrean. Udako ordutegi horri buruzko xehetasunen berri aurrerago jakinaraztekotan dira.
Informazio gehiago: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).
Oiardo kiroldegia
Urtero legez, ekaina amaierara arte eutsiko dio urtean zehar izaten duen ordutegiari. Uztailean eta abuztuan Oiardo kiroldegiko ordutegia egokituko dute. Horrez gain, abuztuko lehen hamabostaldian itxi egingo dute:
Ordutegia:
Urtarrila-ekaina/iraila-abendua:
-Lanegunetan: 6:30-21:30.
-Larunbatetan: 8:30-21:30.
-Igande eta jaiegunetan: 8:30-14:30.
Uztaila-abuztua:
-Lanegunetan: 7:00-20:15.
-Larunbatetan: 9:00-13:00.
-Igande eta jaiegunetan: 9:00-13:00.
Itxiera egunak:
-Uztaila: 2.
-Abuztua: 1-16.
-Abendua: 24, 25, 31.
2026ko egutegi osoa, hemen ikusgai: usurbil.eus
KzGunea
Ekainean, astelehenetik ostiralera goizez zabalduko dute, 9:00-13:00 artean. Hilero aldatu egiten dute irekiera ordutegia. Honenbestez, uztailaren 1etik 30era arratsaldez irekiko dute KzGunea, 16:00-20:00 artean. Hilabete horretan, hilaren 2an eta 31n itxita egongo da, jaiegunak izango baitira. Abuztuan itxita egon ostean, irailaren 1ean irekiko dute berriz. Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
Garbigunea
Atallu industriagunean kokaturiko zerbitzuak ordutegi finkoa izan ohi du; uztailaren 15era arte urte osoan zehar ordutegi zehatz bat, uztailaren 15etik irailaren 15era, bestea. Hemen dituzue xehetasunak:
-Uztailaren 15era arte: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita.
-Uztailaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 artean eta 16:00-18:20 artean. Larunbatetan, 09:00-12:50 artean. Igande eta jai-egunetan itxita.
Garraio zerbitzuak
Lurraldebusek, Euskotrenek eta Usurbilgo udalerri barruko Bidez Bide doako bus-taxi zerbitzuak ere egokitu egin ohi dute uda parteko ordutegia. Asteotan jakinaraziko dituzte xehetasun gehiago.