Atzo arratsaldeko sei eta erdietan hasita, Karmele Mitxelenaren "Zoriona, edo antzeko zerbait" liburuaren solasaldia egin zuten Sutegin. Alaine Agirre idazleak gidatu zuen solasaldia, eta literaturaz hitz egiteaz gain, liburuak irakurleengan sortu zituen sentimenduez hitz egin zuten; baita batzuetan tabu izan daitezkeen gaiez ere.
Izan ere, suizidioa edo maitasuna izan zuten hizpide gerturatutakoek, gai horietaz hitz egiten baita liburuan. Hurrengo saioa azaroan izango da, eta Agirrek berak idatzitako "Euri eta ateri" liburuaz hitz egingo dute.