Sortaldek aurkezpen ekitaldia deitu ostiralerako

Noaua Aldizkaria 2026ko ekainaren 3a

Agerialdeko teilatuan jarritako eguzki plaken instazioari buruzko zehaztasunak eskainiko dituzte, Sortalderi lotutakoak plazaratzeaz gain. Usurbilgo Energia Komunitateak, gainera, kooperatibaren urteko ohiko batzar orokorra deitu du hilaren 15ean.

Sortalde Usurbilgo Energia Komunitateak ekitaldia antolatu du ostiral honetarako. 20:00etan Mikel Laboa plazan, euria bada Sutegi atarian. Aurkezpen bikoitza egingo da; batetik, Sortalde bera aurkezteko baliatuko da, eta, bigarrenik, Agerialdeko teilatuan jarri eta martxan jarritako eguzki plaken instalazioari buruzko zehaztasunak eskainiko dituzte.

Batzar orokorra
Bestalde, Sortalderen kooperatibaren urteko ohiko batzar orokorra ekainaren 15ean egingo da, Txirikordako aretoan. 19:00etan hasiko da bilkura. Bazkideren batek batzarrean parte hartzeko ezina balu, "bere botoa eman dezake, ordezkari bat izendatuta. Horretarako, formularioa inprimatu eta ordezkariari eman diezaioke, batzarrean balia dezan". Formularioa eskatzeko helbide honetara idatzi behar da: info@sortalde.eus

Batzarrean parte hartzeko ere, izen-eman behar da aurretik: forms.komun.org/batzar-orokorra-sortalde-2026

Gaiok hartuko dituzte ahotan saio horretan:
1. Ongietorri eta irekiera.
2. 2026ko batzarraren akta onartzeko bi bazkide izendatu.
3. 2025 kudeaketa plana onartzea.
4. 2025eko ekitaldi ekonomikoko kontuak eta emaitzen banaketa proposamena onartzea.
5. Kapital sozialari esleitutako interesen ordainsariaren berrespena.
6. 2026ko kudeaketa plana onartzea.
7. 2026ko aurrekontua onartzea.
8. Kontseilu Errektorearen bestelako komunikazioak.
9. Galde-eskeak.