Gure Pakea elkarteak beste bi ekintza antolatu ditu egunotarako

Noaua Aldizkaria 2026ko ekainaren 4a

Txangoa eta antzezlan bana antolatu du Gure Pakea elkarteak asteotarako.

Iragan asteko Zuentzat antzerki taldekoen antzezlanaren ondotik, beste bi ekintza antolatu ditu Gure Pakea elkarteak egunotarako:

Gure Pakeakoen hurrengo ekintzak
Ekainak 6, larunbata

09:00
Ohiko lekutik irteera Iruñeara.
-Hamaiketakoa: norbere kontura.
-Iruñea ezagutuko da turismo-gidari batekin.
-Bazkaria Doneztebeko Elortxuri jatetxean.
-Bazkalostean, norbere kasa paseoa, kafea...
Prezioa: 50 euro pertsonako.

Ekainak 13, larunbata
18:00
“¿Quién ha matado a Verónica?” Binahi antzerki taldearen emanaldia Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: “Emakume baten gorpua aurkitu dute hondartzan eta poliziak ikerketa egingo du, nola eta nor izan den jakiteko... zaila du jakiten nor izan den hiltzailea eta antzerkira datozen ikusleen laguntza beharko du kasua argitzeko”.

Antolatzailea: Gure Pakea elkartea.