4. Etumeta Literatura Lehiaketako sariak banatu ditu Etumeta AEK euskaltegiak asteazken honetan, ekainaren 3an, Txiribogan eginiko ekitaldian. Segidan duzue txapeldunaren, bi lan aipatuen eta gainerako parte hartzaileen eta haien sorkuntza lanen berri. Epaimahaia, iazko edizioko txapeldun Larraitz Agirre Goiburuk, Ixabel Agirresarobe Arzallus eta Iñaki Martiarena “Mattin” sortzaileek osatu dute.
150 euroko baliodun saskia jasoko du sarituak; aipamena jasotakoek 70 euroko baliodun saski bana eta parte hartzaile bakoitzak orogarri bana. Hamalau izan dira, aurtengo ediziora aurkezturiko idazlanak.
4. Etumeta Literatura Lehiaketako sarituak
1.- Txapelduna: “Hogeita zazpigarrena” . Alazne Irazabalbeitia Fariña.
2.- Aipamena: “Zereginek itsututa”. Malen Arregi Altuna.
3.- Aipamena. “MMM44”. Uxue Zaldua Olarra.
4.- Parte hartzailea: “150 urte eta gero”. Iñaki Agirresarobe Arzallus.
5.- Parte hartzailea: “Alferraren itxaropena”. Aixa Lopez Alkorta.
6.- Parte hartzailea: “Amona Marisolen ipuinak”. Oihana Eizagirre Askarai.
7.- Parte hartzailea: “Arditzen”. Garazi Alkorta Beti.
8.- Parte hartzailea: “Lainoetatik zerura”. Amaia Otaño Oyarzabal.
9.- Parte hartzailea: “Down under”. Aimar Sukuntza Gomez.
10.- Parte hartzailea: “Gutxi gehiago denean”. Ibai Marcos Huici.
11.- Parte hartzailea: “Hutsunea”. Oihan Errekondo Huici.
12.- Parte hartzailea: “Isilguneen kartografia”. Amaya Iglesias Solaberrieta.
13.- Parte hartzailea: “Niri gutuna”. Amaia Salsamendi Galan.
14.- Parte hartzailea: “Zozokume ausarta” Antonio Mangas Trigo.
Aurrematrikulatzeko garaia
Datorren 2026-27 ikasturtera begirako aurrematrikulazio kanpaina abiarazi du jada Etumeta AEK euskaltegiak. Ekainaren 30a baino lehen bideratu ahalko da tramitazio hori telematikoki aek.eus webgunean edota presentzialki Etumeta AEK euskaltegian.
Orain aurrematrikulatzeak hainbat abantaila dakartza, AEK-ren esanetan; batetik, ikasturte honetako prezio bera izateko aukera; bestetik, ordainketa malguagoa; eta taldeak eratzeko orduan lehentasuna izateko aukera. "2026/27 ikasturtean euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, aprobetxatu AEKren matrikulazio eskaintza berezia", egin dute gonbita AEK-tik. Informazio gehiago, bideotatik jaso ahalko duzue:
blogak.eus/etumeta-euskaltegia-aek
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus