Ikastola Eguna

Herrian barrena jolasean eman dute goiza LH eta DBH zikloetakoek

Noaua Aldizkaria 2026ko ekainaren 6a

Askotariko talde ekintzetan parte hartzeko aukera izan dute LH eta DBHko ikasleek, Udarregiren Ikastola Egun honetan. Denetariko gaitasunak jokoan jarritako jolasetan aritu ahal izan dira goiz partean.

Jolastoki erraldoia eraiki du gaurkoan Udarregik, larunbat honetan, ekainaren 6an ospaturiko Ikastola Egunarekin. Goizeko 10:00etarako jardunean jarri ditu ikastolako LH eta DBH zikloetako ikasleak. Askotariko jardueretan parte hartu ahal izan dute, ondoko irudiotan ikus dezakezuenez. Denek, ordea, lotune bat bazuten, taldean aritu beharra.

Aurtengoak, gainera, jolaserako ohi baino espazio handiagoa hartu du. Udarregiren eraikin gorriaren nahiz Agerialdeko eraikinaren inguruez gain, Oiardo kiroldegiarekin batera, Artzabal, Askatasuna, Dema eta Mikel Laboa plazetara hedatu dute ekimena.

Bi zikloetan ibilbide moduko bat osatu dute, txandaka, gune ezberdinetan aritu dira parte hartzen ikastolak proposaturiko askotariko probatan. Lagunartea eta talde lana gailendu da, goiz osoan zehar eginiko jolasotan.