Ikastola Eguna

Udaberriari gorazarre egin diote dantza giro bizian, HH-koen emanaldiarekin

Noaua Aldizkaria 2026ko ekainaren 6a

Udaberria omendu dute Haur Hezkuntzakoek, dantza giro bizian, Udarregiren Ikastola Egun honen baitan, Mikel Laboa plazan eskainitako emanaldian.

Azkenetan da 2025-26 ikasturtea. Ekainaren 19an agurtuko du sasoi hau Udarregi ikastolak, uda giro beteko oporraldian barneratzeko. Izan ere, udaberria azkenetan da. Urtaro horri hain zuzen, gorazarre egin nahi izan diote larunbat honetako, ekainaren 6ko Ikastola Egunaren bidez.

Haur Hezkuntzakoek urtero jaialdi honen baitan eskaintzen duten musika emanaldiak hain zuzen, udaberriari eginiko agurra izan du ardatz. "Ikusi mendizaleak" kantaren erritmora plazaratu dira HH-ko ikasleak eta irakasleak Mikel Laboa plazara.

Udaberri giro betean, euri tanta artean eskaini behar izan dute saioa. Eguraldia, ordea, ez da izan oztopoa, biziki eta gogotsu asko dantzatu baitute hitzordura ikustera joandako senideen, lagunen eta herrikideen aurrean. Loreak, zuhaitzak, tximeletak, erleak eta enarak, haiek izan dira emanaldiko aurtengo protagonistak. Haiek hartu dute frontoi atzeko plaza.