Ikastola Eguna

Frontoia bete bazkaltiar, Udarregiren egun handian

Noaua Aldizkaria 2026ko ekainaren 6a

Ikastola Eguna bazkari eta bazkaloste girotu baten bueltan borobildu dute frontoian. Ikusten duzuen moduan, pilotalekua bete dute ikastolako ikasleek, langilewk eta familiek.

Irudiotan ikus dezakezuen moduan, Udarregi ikastolak hartu du gaurkoan herri erdigunea. Urtero moduan, 2025-26 ikasturtea agurtzear duten honetan, ikastetxeko hezkuntza komunitatea ospakizunen bueltan batu nahi izan du larunbat honetan, ekainaren 6an antolaturiko Ikastola Egunarekin.

Goizeko ekintzen ostean, bazkari eder baten bueltan elkartu dira ikastolako ikasleak, langileak eta familiak. Herriko ostalariek sukaldaturiko otordu goxo askoa dastatu ahal izan dute, auzolanean antolaturiko hitzorduan. Izan ere, goizetik aritu dira bazkaltzeko eremua atontzen, ikastolako gurasoak, 14:30etarako zuten eta finkatua jan-edanean hasteko unea.

Bazkaloste girotua izan dute, LH6ko ikasleen kantaldiarekin nahiz gero, Ostolaza eta Narbaiza trikitilariekin.