Kultur Azoka

Kantu historiko bat gogora ekarrita eta sarituekin agurtu dute azoka

Noaua Aldizkaria 2026ko ekainaren 7a

2020ko osasun krisialdiaren testuinguruan herrian sortutako kanta, gaurkotasunik galdu ez duena, elkarrekin abestuz eta Arrobitxuloren tonbolako sari banaketarekin amaitu da, oparo joan den igande honetako, ekainaren 7ko elkargunearen 2. Kultur Azoka.


"Sortuz, bakardadea isolatuz" aldarripean, covid19ak eragindako 2020ko osasun krisialdian ezagun egindako abestia ekarri du Arrobitxulo elkarguneak igande honetako, ekainaren 7ko 2. Kultur Azokara. Gaurkotasunik galdu ez duen kanta horrekin eman diote amaiera, bi ordu pasatxoko ekimenari; abestuz eta sariak banatuta. Izan ere, Arrobitonbolan parte hartu dutenen artean zenbait sari zozketatu dituzte. Irudiotan dituzue hiru saridunak.