2025-26

Ikasturtea agurtzen hasten hurrengoa, Zumarte izango da

Noaua Aldizkaria 2026ko ekainaren 8a

2025-26 ikasturtea agurtzeko hainbat hitzordu antolatu dituzte, tartean, Zumarte Musika Eskolak. Asteazkenerako du iragarria lehen emanaldia. Lerrootan duzue deialdi guztion berri.

Udaberri Festa Zubietan
Zubietako guraso elkarteak antolaturiko Udaberri Festa, aste honetan borobilduko dute, ekintza hauekin:

Ekainak 11, osteguna
16:45
Altxorraren bila gynkana.
18:00 Apar festa.

Ekainak 12, ostirala
16:45
Ekitaldiak:
-Haurren funky eta antzerki emanaldia.
-Pintxo eta tortilla lehiaketa.
-Afarimerienda elkarrekin.
-Zubieta Talentu bila.
-Bingoa.
Antolatzailea: Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.


Kantu-jira berezia
Maiatzeko etenaldiaren ostean, hilaren 13an, kantu-jira berezi batekin agurtuko du uda aurreko dinamika Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak. Izan ere, Amaia Zubiriari eskainitako saioa antolatu dute ekaineko bigarren larunbaterako. "Zubietako alabak euskal kantugintzari egindako ekarpen itzela aitortu nahi dugu era honetan. Helburu horrekin kantu bilduma bat osatu dugu bere ibilbidean zehar abestutako kanta ezagunenekin. Animatu parte hartzera!", egin dute gonbita. Hilaren 13an, 12:00etan abiatuko da Mikel Laboa plazatik. 


Orbeldirekin dantza poteoa
Udako jaietako erakustaldien zikloari ekin aurretik, ikasturte hau borobiltzeko dantza poteoa antolatu du Orbeldik ekainaren 18an. 18:30etan abiatuko dira Mikel Laboa plazatik. "Gerturatu zaitez dantzara Orbeldiko helduen taldeekin batera. Kalejiran, plaza dantzak egingo ditugu elkarrekin dantzatzeko".


"Bizi dantzan!"
Usurbilgo dantza garaikide taldeak urtean zehar eginiko lanketa plazaratzeko emanaldia antolatu du ekainaren 26an, 19:00etan Sutegi atarian. "Mugimendua, sormena eta inprobisazioa gorpuzten dituen dantza pieza. Usurbilgo Dantzalab, dantza laborategiko ikasleek eskainia".

Emakumeon Etxea
Ikasturte amaitzeko topaketa antolatu dute ekainaren 18an, 17:30etan Kalezarko Pelaioenean. “Udaberriko ikastaroen balorazioa egin, hurrengoetarako proposamen berriak jaso eta Parekidetasun sailean azken hilabeteotan egindako lanaren berri emango da, besteak beste: ekintza, ikastaro eta zerbitzuetan parte hartu duten emakumeak, irakasleak eta aholkularitza zerbitzuetako kideak gonbidatu dituzte hitzordura, baita herriko emakumeak ere, oro har”. Amaieran, mokadua izango da, “Jabetza Eskolako batukada feministaren ikastaroko parte hartzaileek girotuta”.


Zirriborro
Tailer horretan, urtean zehar ikasleek eginiko pintura lan eta eskulanak ikusgai jarriko dituzte Sutegin Usurbilgo jaietan zehar, uztailaren 1etik 5era, 12:00-14:00 artean eta 18:00-20:00 artean.

Ikasturte amaiera Zumarten
2025-26 ikasturtea borobiltzeko ikasturte amaierako kontzertu sorta antolatu du Zumarte Musika Eskolak:

Ekainak 10, asteazkena
18:30 Zumarte Txiki eta kantu teknikako ikasle gazteen kontzertua Sutegiko auditoriumean.

Ekainak 12, ostirala
18:00 Musika eskolako talde instrumental txikien kontzertua Zumarteko sarrerako plazatxoan.

Ekainak 13, larunbata
18:30 Talde instrumentalen kontzertua frontoian.

Ekainak 14, igandea
12:00 Zumarte eta Altsasuko saxo taldeen kalejira Artzabaldik abiatuta.

Ekainak 17, asteazkena
18:30 Zumarte Gazte abesbatza eta Kantu Teknikako ikasleen kontzertua Sutegiko auditoriumean.

Ekainak 18, osteguna
17:30 Musika Txokoa, Musika Mintzaira eta instrumentuetako ikasleekin kalejira Zumartetik abiatuta.

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.