Udaberri parteko “Hil Arte Bizi!” jaia antolatu du Iñurri elkarteak iganderako, ekainaren 14rako. Aurretik, Udalak eragile gehiagorekin, tartean aipatu Iñurrirekin antolaturiko “Komunitatetik, heriotzaz” zikloan parte hartuko du. Hitzordu bikoitza izango dugu, beraz, Iñurri elkartekoekin aste honetan.
Igandekoari dagokionean, "ekitaldi berezi bat antolatu dugu. Bilduma berria aurkeztuko dugu. Haurrentzako tailerrak, azoka, kontzertua, pizza eta mural pintaketa! Zatoz gurekin bizitza ospatzera!", egin dute gonbita.
Aurretik, aipatu moduan, heriotzaren gaia askotariko ertzetatik heltzen ari zaion "Komunitatetik, heriotzaz" zikloan parte hartuko du Iñurri elkarteak.
Ekainak 11, osteguna
18:00 "Komunitatetik heriotzaz" zikloaren baitan, “heriotzaren aurrean” zuzeneko podcasta Sutegiko auditorioan, Iñurri elkartearen eskutik.
Zehaztasunak: "Zer pasatzen da bat-batean zure aurrean egurrezko kutxa ikusten duzunean? Zer pasatzen da burutik minbizi hitza esaten dizutenean? Edo hobe esanda, metastasiaz ari direnean? Zuzeneko podcast honetan parte hartuko dutenek badakite zer den heriotzarekin aurrez aurre topatzea. Eider Casanova iñurriaren gidaritzapean arituko dira Eli Bergaretxe, Ana Jimenez eta Beñat Iraola. Bakoitza bere lekutik, baina denak heriotzaz garden hitz egiten: oso gazte metastasia diagnostikatzen dizutenean, ume txikiak izanda zure heriotza gertu ikusten duzunean edo seme bezala amari agur esatea tokatzen zaizunean. Hori guztiaz eta askoz gehiagoz hitz egiteko aukera izango da, espazio seguru eta taburik gabeko honetan".
Sarrerak: gonbidapenak aurrez eskuragarri, usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
Laguntzaileak: Bidegin, Iñurri, Hil Arte Bizi, Matia.
Ekainak 14, igandea
Hil Arte Bizi! Jaia
17:00-17:30 Liburu aurkezpena Iñurriren egoitzan (garai bateko Pauma arropa dendaren lokalean).
17:00-19:00 Umeentzako eskulanak Artzabalen.
18:00-20:00 Hil Arte Bizi bilduma berriaren aurkezpena eta azoka Artzabalen).
19:00 Kontzertu akustikoa, Esanezin Artzabalen.
19:00 Pizza-jatea Ktxo pizzeriaren eskutik, Artzabalen.
Informazio gehiagorako: izaninurri.eus
Antolatzailea: Iñurri elkartea.