Egurrezko ontzietan ondutako sagardoen Euskal Herriko txapelketa jokatuko da igandean. Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak eta Sagardoaren Unibertsitateak antolaturiko lehiaketa Aginagako Eliza Zaharrean egingo da ekainaren 14an. Ostegun honetako, hilaren 11ko 13:00ak arte izango da bertan parte hartzeko aukera.
Horretarako, sagardogile bakoitzak zortzi sagardo botila eraman beharko ditu Usurbilgo Alkartasuna Baserritarren Kooperatibaren egoitzara. Txapelketara aurkezten denak dastaketan parte hartu beharko du. Saria jasotzeko unean eskuratzen duen sagardogilea bertan izango da, bestela hurrengoari emango zaio. Sariok izango dira jokoan:
1-"Herriko Etxea Saria": 1.000 euro.
2-450 euro.
3-150 euro.
Informazio gehiagorako: sagardoa@ni.eus / 630 938 027 / alkartasuna.eus