2025-26 ikasturtea borobiltzeko ikasturte amaierako kontzertu sorta antolatu du Zumarte Musika Eskolak asteazken honetan, ekainaren 10ean hasi eta hilaren 18ra arte. Epealdi horretan, sei hitzordu iragarri dituzte. Urtean zehar musika eskolan eginiko lanketa ezagutzeko aukera aparta izango da, beraz, gaurtik hasita.
Zumarte Musika Eskolakoen ikasturte amaierako kontzertuak
Ekainak 10, asteazkena
18:30 Zumarte Txiki eta kantu teknikako ikasle gazteen kontzertua Sutegiko auditoriumean.
Ekainak 12, ostirala
18:00 Musika eskolako talde instrumental txikien kontzertua Zumarteko sarrerako plazatxoan.
Ekainak 13, larunbata
18:30 Talde instrumentalen kontzertua frontoian.
Ekainak 14, igandea
12:00 Zumarte eta Altsasuko saxo taldeen kalejira Artzabaldik abiatuta.
Ekainak 17, asteazkena
18:30 Zumarte Gazte abesbatza eta Kantu Teknikako ikasleen kontzertua Sutegiko auditoriumean.
Ekainak 18, osteguna
17:30 Musika Txokoa, Musika Mintzaira eta instrumentuetako ikasleekin kalejira Zumartetik abiatuta.
Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.