Usurbil F.T.-ren erakusketa irekiera girotua edota pilota partidak, asteburuko kirol hitzorduen artean

Noaua Aldizkaria 2026ko ekainaren 12a

50 urte betetako Usurbil F.T.-ren erakusketa irekiera girotua izango da ostiral honetan, ekainaren 12an edota pilota partidak ere iragarri dira. Lerrootan dituzue asteburuko kirol hitzorduei buruzko xehetasunak.

Pilota Usurbilgo frontoin
17:30 Alebinak binaka 3. Mailan: Pagazpe (Uranga-Iturralde) - Txapagain 2
Infantilak binaka 3. Mailan: Pagazpe (Harreguy-Ostolaza) -Añorga
Ondoren, Usurbilgo Pilota Txapelketako gazte mailako neurketa, Ligaxkako 3. Jardunaldia: Tolosa-Azkoitia
19:00 Usurbilgo 53. Pilota Txapelketa, helduen mailako neurketa, final-laurdenak:
Salcedo-Lazkoz - Sasiain - Arroita
Santxo-Urruzola - Gorostidi-Gorostidi

Usurbil F.T.
Erakusketa irekiera
50 urte betetako futbol taldeen bilguneari lotutako erakusketa irekiko dute ostiral honetan, ekainaren 12an 19:00etan Sutegin. Adi, hitzordu girotua izango da. Aldez aurretik, 16:00etan hasita haurrentzako puzgarriak izango dira Mikel Laboa plazan, gero 19:00etan irekiera Sutegi atarian eta 19:30etan luntxa. "Ezagutu Usurbil F.T:-ren ibilbidea!", egin dute gonbita antolatzaileek.

Usurbil F.T.-ren 50. urteurren bazkariko izen-ematea
Ekainaren 27an Agerialdeko frontoian batuko dira, 14:30etan. Aurrez eman behar da izena eta horretarako epealdi ofiziala zabalik dagoela jakinarazi du orain Usurbil F.T.-k, ekainaren 18ra arte. Futbol taldeak tramitazio hori bideratzeko galdetegi bat eseki du haien sare sozialetan. "Aurre izen-ematea betetakoek lehentasuna dute galdetegi ofizial hau betetzeko", ohartarazi dutenez. Aurre izen-emate hartan zehaztutako txartel kopurua aldatzeko aukera izango dela jakinarazi dute. Aurrez izena emandakoekin aurreikusitako lekua erabat beteko ez balitz, "galdetegi hau zabalduko dugu aurrerago eserlekuak bete arte", argitu dutenez. Galdetegia betetzeko zailtasunak izan nahiz argibide gehiago jasotzeko usurbil.uft@gmail.com helbidera idatzi.


Usurbil K.E.
Julen Lejardi eskubaloi kanpusa, ekainaren 22tik 26ra
Julen Lejardi eskubaloi kanpusa antolatu du Usurbil K.E.-k. Aurtengo edizioa ekainaren 22tik 26ra izango dela iragarri du Usurbil Kirol Elkarteak, 09:00-12:30 artean. Lehen Hezkuntzako eta DBH 1-2 mailetakoei zuzendua egongo da. Izen-ematea zabalik dute esteka honetan: https://forms.gle/gWvYsDbLQuSLLUhh9

Matrikulazio garaia zabalik 
2026-27 denboraldian parte hartu nahi dutenek ekainaren 19ra arteko epealdia dute matrikulatzeko. Horretarako galdetegi hau bete behar da: https://forms.gle/iH8jJRPoFC-qEj3M27 Aurrerago ate irekien saioa antolatzekoak dira. Argibide gehiagorako: usurbilkirolelkartea@gmail.com / 610 003 227.

Usurbil K.E.-ren bazkideen ohiko batzarra
Ekainaren 20rako deitu dute 10:30ean Potxoenean. Gaiok jorratuko dituzte:
Lehen puntua: Lehendakariaren agurra.
2. puntua: 2025/2026 denboraldiaren kirol balantzearen aurkezpena, eta onarpena, egoki bada.
3. puntua: 2026/2027 denboraldiaren kirol aurreikuspenen aurkezpena, eta onarpena, egoki bada.
4. puntua: Diru-kontuak. 2025/2026 denboraldiko balantzea eta 2026/2027 denboraldiko aurrekontuaren aurkezpena, eta onarpena, egoki bada.
5. puntua: Zuzendaritza Batzordearen proposamenak.
6. puntua: Bazkideen proposamenak.
7. puntua: Galdera-eskaerak.