Zumarte Txikiko kideek eta kantu teknikako ikasle gazteek eman zioten hasiera Sutegin, asteazkenean, hilaren 10ean, Zumarte Musika Eskolak 2025-26 ikasturtea agurtzeko kontzertuen zikloari. Hilaren 18ra arte antolaturiko egitarauaren baitan, ostiral honetan, hilaren 12an zuten bigarren hitzordua, musika eskolako talde instrumental txikiek. Zumarteren egoitza atarian eskaini dute kontzertu ederra.
Larunbat honetan, hilaren 13an izango denaren aperitibo modukoa izan da. Emanaldi jendetsuena izango da, bihar frontoian eskainiko dutena talde instrumentalek. Adi, orduari; 18:30etan iragarria bazegoen ere hasiera batean, 18:00etan abiatuko da kontzertua.
Zumartekoak udako oporraldian murgildu aurretik, eskaintzekoak dituzten datozen emanaldien eskaintzaren berri duzue segidan:
Zumartekoen ikasturte amaierako kontzertuak
Ekainak 13, larunbata
18:00 Talde instrumentalen kontzertua frontoian.
Ekainak 14, igandea
12:00 Zumarte eta Altsasuko saxo taldeen kalejira Artzabaldik abiatuta.
Ekainak 17, asteazkena
18:30 Zumarte Gazte abesbatza eta Kantu Teknikako ikasleen kontzertua Sutegiko auditoriumean.
Ekainak 18, osteguna
17:30 Musika Txokoa, Musika Mintzaira eta instrumentuetako ikasleekin kalejira Zumartetik abiatuta.
Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.