Ongi etorri ederra eman diote Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak antolaturiko uda aurreko azken kantu-jiraren baitan, saioa eskaini dioten protagonistari; bisitan etorri den, Zubietan sortutako Amaia Zubiria Telleriari. Bere abestiekin osatu dute gaurko kantu-jira (horretarako kantu-liburuxka berezia osatu dute) eta haren amaieran, merezitako omenaldia egin diote Errioxan bizita, gaur bere sorterrira itzuli den abeslariari.
Kantu Taldekoen izenean, Mikel Usabiagak aitortu moduan, "ez da batere erraza izan aparteko gaitasuna duen musikagile, kantu interpretatzaile eta sortzaile honek 60 urteko ibilbidean zehar kantatu izango dituen eta kaleratu dituen disko guztietatik 25 kantu hautatzea". Berak ezagun egindako kantu tradizionalak aukeratu dituztela adierazi du, "ederrak bezain entzungarriak eta maila bikainekoak".
Erretiroa hartua izan arren, Amaiak oraindik sortzen jarraitzen duela jakinarazi du Usabiagak. "Duela gutxi niri kantatu zidan kantu berri polit bat telefonoz. Kantu Talderako primeran zela iruditu zitzaidan".
Atzera begira jarri da gero. Haizea taldean izandako ibilbidea edota "geroago, beste hainbat kantu tradizional zoragarri ekarri zituen gurera Amaiak eta Haizea taldeak gure gozagarri eta afalosteetan kantatzen genituenak. Orduan konturatu ginen ze txikia den gure herria, baina ze handia. Utopiak gaindituz, hainbat lan egin eta hainbat txokotan lan eginda, hemen da. Pozik egoteko moduan zara egindako kantu, intepretazio eta euskal kulturaren transmisioan zure alea jartzeagatik. Horregatik, egindako ekarpen artistiko kulturala eta zure ahots eta kantu ederrak gogoratu, erori eta berriz altxatzen lagundu diguzulako, gure esker on eta miresmenez, besarkada bat!" helarazi diote Zubiriari.
"Elkar lotzen gaituzten ametsen alde"
Kantu taldetik lepoko zapia jaso eta jantzi diote, lore-sorta helaraztearekin batera. Usurbilgo Udalaren izenean, Manu Urbietak ondutako sorkuntza lana jaso du Zubiriak, "elkar lotzen gaituzten ametsen alde" mezuarekin. "Euskara plazaratzea zaila zen garai hartan, zuk aletxo handia jarri zenuen. Zure ibilbideari eskertza egiteko bildu gara gaur. Udaletik atxikimendu eta babesa adierazi nahi izan diogu", adierazi dio Zubietakoari Jon Mikel Azpiazu kultur arloko zinegotziak. "Eskertza baita ere kantu taldeari hau antolatzeagatik eta elkar lotzen gaituzten ametsen alde, guk ere jarraituko dugulako hurrengo belaunaldiak ere euskara eta euskal kultura sustatzen eta zuk egindako ibilbide honi bultzada ematen", adierazi dio Zubiriari.
"Zure ahotsa gure ondarearen parte da"
Zubietako herriaren aldetik ere merezimenduzko gorazarrea jaso du Zubiriak. "1947ko irailaren 11n Zubietan jaio eta euskal musikaren historian arrasto sakona utzi duzu zure ahotsarekin, zure sentiberatasunarekin eta zure lan nekezarekin".
Eskertza nabarmendu dute, motibo bat baino gehiagogatik. "Milesker, urte luzez belaunaldi askoren bihotzetara iritsi zarelako, emozioak kantu bihurtuz eta gure kulturaren altxorra aberastuz. Milesker berriz, emakume askorentzat erreferentzia eta inspirazioa izan zarelako. Emakumeek kulturaren eta musikaren munduan ikusgarritasun txikiagoa zuten garaietan bidea zabaldu zenuen. Zure ibilbideak erakutsi du, artearen bidez, emakumeen ahotsak ezinbestekoak direla gure herriaren memoria, kultura eta sorkuntza ulertzeko. Milesker zure ibilbide luze eta oparoan erakutsi duzun profesionaltasunagatik, umiltasuna eta musikarekiko maitasuna eredugarriak izan dira. Euskal kulturaren eta gure hizkuntzaren alde egin duzun lana ezinbestekoa izan da, eta hala izango da etorkizunean ere. Gaur, miresmenez eta esker onez aitortu nahi dugu eman duzun guztia. Milesker Amaia, gure bihotzak, musikaz eta emozioz betetzeagatik, zure ahotsa gure ondarearen parte da. Zubietatik milesker!".
Benito Lertxundiri aitortza eta azken kantak
"Bihotz-bihotzez" hartu ditu Zubiriak Usurbilgo eta Zubietako herrien izenean jasotako hitz eta opariak. "Usurbil maitagarria dut, maite dut betidanik, Zubieta ere bai, baina gauzak gertatzen dira gertatzen diren moduan".
Hartu eta emateari buruz mintzatu da segidan, transmisioaz. Gogorarazi du nola, Benito Lertxundi kantari oriotarra entzutera joaten zen. Transmisioa hari eskertu dio. "Asko zor diot Benitori. Berak ez daki, baina Benito Lertxundi zen nire idoloa, nire egiatasuna". Gogoan duenez, "euskaraz kantatzen zuen eta hori ez daki inork bizi ez duenik. Garai hura bizi izan ez badu, ez daki zer balore zuen. Inork ez zion ez kantatzekorik esan, ez zuen behintzat bera geldiarazi, jarraitu zuen, bi kantu gaztelaniaz, gainerakoak euskaraz. Hain zen ona, ez zela inor ausartu esatera, hemen ezin da. Denok genekien ezin zela, baina berak egin zuen, hori da transmisioa, zuzen-zuzena. Nahi ala ez nahi, nik hori zor diot, hori jakitea nahi nuke", nabarmendu du Zubiriak.
Berak sortutako azkeneko kantuez galdetu izan diotenez, haietako bi abestu ditu segidan. "Ihesean gatoz" izena zuen lehenengoak; "emigrante umiliatuei kantatu nizkion hitz umiliatu batzuk. Hitzak balore gutxi du, haien egoerarekin parekatzen badugu. Baina beharra nuen eta hau atera zitzaidan".
Bigarren kanta, "emakume langilearen eta batez ere, landa eremuko langileei egindako kantu bat. Norbaitek eskatu zidan ea zerbait egin nezakeen eta hau atera zitzaidan; “Ema legeaz”, kontuan izanik, oso eskubide eskasak zituela emakumeak eta beraiei esker, pixkanaka ari zirela lortzen lortzen ari ziren pittina. Hori zen nik egindako azken kantua". Hura ere kantatu du.
Mikel Laboa plazan elkarrekin kantatzen segi dute ekitaldi amaieran, Patrin antolatua zuten bazkaritara jo aurretik.