Uda aurreko azken kantu-jira zuen larunbat honetakoa, ekainaren 13koa, Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak. Hitzordu berezia zuten antolatua. Izan ere, tarteka, euskal abeslari bat hautatu eta haren inguruko saio monografikoak eskaintzen dituzte kalez kale. Zortzigarrena gaurko zuten hautatua; bertako sortzaile entzutetsu bat, Zubietako Amaia Zubiria Telleria.
Bera omendu dute larunbat honetako kantu-jiraren bidez, modu ezin egokiagoan, haren abestiak kantatuz hain zuzen. Eguerdian, Mikel Laboa plazan hasi eta herri erdigunean barrena eginiko kalejiran Zubiriaren ibilbideko kanten oihartzuna hedatu dute.
Abiapuntura itzuli dira gero, 13:30ak pasatxoan, Mikel Laboa plazara hain zuzen. Bertan, omenaldia antolatua zioten Zubiriari. Bere kantu artean eman diote ongi etorria. Irudiotan, kantu-jiraren azken txanpa eta Zubiria Mikel Laboa plazara heldutako unea.