Askotariko hitzorduen asteburu hau, musika ukitu nabarmena izaten ari da Zumarte Musika Eskolakoei esker. Izan ere, 2025-26 ikasturtea agurtzeko kontzertuen bira betean dira.
Zumarte Txikiko kideek eta kantu teknikako ikasle gazteek eman zioten hasiera Sutegin, asteazkenean, hilaren 10ean, ziklo horri. Hilaren 18ra arte antolaturiko egitarauaren baitan, ostiral honetan, hilaren 12an zuten bigarren hitzordua, musika eskolako talde instrumental txikiek. Zumarteren egoitza atarian eskaini zuten kontzertu ederra.
Biharamun honetan, talde instrumentalen txanda izan da Usurbilgo frontoian. Pare bat orduko etenik gabeko emanaldia eskaini dute, askotariko talde instrumentalek, Zumarteko ahotsekin batera. Belaunaldiarteko musikari eta abeslarien topaketa ederrean bilakarazi dute frontoia.
Tartean, gainera, izan da gorazarrerako tarterik ere. Izan ere, eskolan irakasle lanetan jardundako kideetako bat omendu dute.
Zumartekoak udako oporraldian murgildu aurretik, eskaintzekoak dituzten datozen emanaldien eskaintzaren berri duzue segidan:
Zumartekoen ikasturte amaierako kontzertuak
Ekainak 14, igandea
12:00 Zumarte eta Altsasuko saxo taldeen kalejira Artzabaldik abiatuta.
Ekainak 17, asteazkena
18:30 Zumarte Gazte abesbatza eta Kantu Teknikako ikasleen kontzertua Sutegiko auditoriumean.
Ekainak 18, osteguna
17:30 Musika Txokoa, Musika Mintzaira eta instrumentuetako ikasleekin kalejira Zumartetik abiatuta.
Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.